Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/20

Erkoreka: ”Egin daitekeen apustu ekonomikorik handiena da hazkunde iraunkorrari eustea, gero eta enplegu gehiago eta hobea lortzea xede”

Bizkaiko zerrendaburuak hazkunde ekonomiko eta kalitatezko enplegu iraunkorrerako hazkundearen, giza garapenaren eta gizarte babeserako sistema hobetzearen aldeko apustua egiten du eta, aldi berean, Autogobernuan aurrera egitea du helburu "Euskadik aurrera egin dezan eta etorkizunari begira diezaion".

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: ”Egin daitekeen apustu ekonomikorik handiena da hazkunde iraunkorrari eustea, gero eta enplegu gehiago eta hobea lortzea xede”

ARGAZKIA JAITSI

Josu Erkorekak EAJ-PNVk hurrengo legealdirako egiten duen apustua ardatz hirukoitz batean oinarritu du, helburutzat hartuz hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegu iraunkor gehiago eta kalitate hobekoa; giza garapena; eta euskal autogobernuan sakontzea,  autogobernu hori ongizatearen sinonimoa delakoan. Onda Vasca irratian egin den hauteskunde debatean, hautagai jeltzaleak horiek guztiak ezinbesteko jo ditu "Euskadik aurrera egiten jarrai dezan eta Europari begira diezaion. Azken finean, etorkizunari begira diezaion" .

Zentzu honetan, Erkorekak esan du Euzko Alderdi Jeltzaleak egiten duen apustu ekonomiko nagusiena dela hazkunde iraunkorrari eustea enplegu gehiago eta kalitate hobekoa lortzeko; Europa mailako hazkundea lortzea, hau da, industriala eta teknologikoa, ingurumena errespetatuko duena eta balio erantsia emango diguna. Jarraian azaldu duenez, xede horrekin EAJ-PNVk hurrengo legealdira begira "8.500 milioi euroko aurrekontua osatzen duten egitasmoak hitzeman ditu, suspertze ekonomikora eta enpleguaren sorrerara bideratuta" .

Erkorekak ildo beretik adierazi du Euskadi duela lau urte baino hobeto dagoela Urkulluren Gobernuak aurreko legealdian egin zuen lanari esker, eta horregatik, gaur egungo adierazle guztiek erakusten dutela bide onetik goazela. "Suspertze ekonomikoak  aurrera egin du, langabezia sortutako enplegu garbiari esker jaitsi da eta lehenago negatiboak ziren adierazle guztiak orain positiboak dira sektore guztietan (industria, hazkundea,turismoa, kontsumoa,...) eta hori dena azpimarratu behar da". Dena dela, Erkorekak era berean adierazi du Euskadi duela lau urte baino hobeto dagoen arren horrek ez du esan nahi gauden lekuan geratu behar dugunik " oraindik lan handia dago egiteko" aitortu du.

Amaitzeko, Erkorekak azpimarratu du euskal autogobernua dela  aurrera egiteko giltzarri nagusia eta euskal gizartearen ongizate mailaren adierazlea, eta planteamendu hori azpimarratu du CIS enpresak egin duen azken inkestaren emaitzekin, hau da biztanleriaren %70 autogobernuan sakontzearen alde egongo litzatekeela. "Planteamendu hori arrazoi sozial eta ekonomikoengatik partekatzen dugu, hori delako  euskal hiritargoaren ongizateak aurrera egiteko oinarria. Baina, gaur egun bizi dugun autogobernua gobernu zentralak erasota dago, eraso etengabeek eta auzitegi zentralen arauek zapalduta. Berdintasun eta bermeen sistema ezarri beharra dago" ohartarazi du Erkorekak.