Prentsa Aretoa

Berriak

2016/12/13

Idoia Sagastizabalek balio osoz hartu du EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko Diputatu kargua

Jeltzaleen bozeramailea izango da Kongresuko hurrengo batzordeetan: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna; Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Energia, Turismo eta Agenda Digitala eta Aurrekontuak

rss Ezagutzera eman
Idoia Sagastizabalek balio osoz hartu du EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko Diputatu kargua

ARGAZKIA JAITSI

Idoia Sagastizabal  da, balio osoz, Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko Diputatu berria. Sagastizabalek kargu berriaz jabetzeko  orduan esan du kargua "lege-aginduz" beteko duela eta Pedro Azpiazuk utzitako tokia hartuko du azken hau Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailburu egin denez geroztik. Sagastizabal Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea izango da honako Batzorde hauetan : Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna; Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Energia, Turismoa eta Agenda Digitala ; eta Aurrekontuak.

Sagastizabal  Lekeitiokoa da, 44 urte ditu, Zuzenbidean lizentziatua da eta Masterra du Enpresen Kudeaketa eta Administrazioan. BBBko burukidea izan da eta  Bizkaiko exekutiba jeltzalearen arlo ekonomikoa eraman izan du. Diputatuen Kongresurako izendapena onartzean barne karguari uko egin behar izan dio talde jeltzalearen Estatutuen arabera kargu bi horiek bateraezinak direlako. Diputatu berriak lau urtetan lan egin izan du Enpresak Sortzeko eta Garatzeko DEMA Agentzian.

Sagastizabal zazpigarren joan zen  EAJ-PNVk Bizkaian ekainaren 26ko hauteskundeetan aurkeztu zuen zerrendan. BBBk bilatzen zuen profil ekonomikoa eta hautagaien baldintza pertsonalek eta profesionalek arrazoitu dute Pilar Ardanzak, Javier Aldamiz-Etxebarriak, Ana Hormaetxek eta Joseba Escribanok karguari uko egitea.