Prentsa Aretoa
Berriak
2017/02/15
Santa Isabel pilotalekua erabat berriztu du Arrigorriagak
Abusuko auzoan dagoen kirol eremuan egin diren lanek 28.000 euroko inbertsioa jaso dute
Arrigorriagako Udalak Abusu auzoko Santa Isabel pilotalekua berriztatzen amaitu du jada, 28.000 euroko inbertsioa eragin duten hainbat jarduketekin. Arazo nagusietako bat teilatua zen, materialak egoera txarrean baitzeuden, eta itogin batzuk egoteaz gain, erabiltzaileentzako arriskutsua zen. Oso-osorik ordezkatu da 14.480,14 euroko gastuarekin.
Era berean, ingurua berregokitu egin da, eta pilotalekuaren kanpoaldea zein barrualdea margotu dira, baita barandak ere. Instalazioetan udalerriko banderak dituen urdina, gorria eta zuria erabili dira. Margotzeko gastua beste 14.000 eurokoa izan da gutxi gorabehera. Horri esker, instalazioak oso-osorik zaharberritu dira, eta atzean geratu da denboraren poderioz hondatutakoa, bai eta errespetu gutxiko pintada eta jarduketaren bat ere. Hobetzeko jarduketak egin eta gero, maiz erabiltzen den pilotalekuak auzoko herritarrei aukera pilo bat eskainiko dizkie, jarduera frenetikoa berreskuratzeko prest baitago berriz ere.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















