Prentsa Aretoa
Berriak
2017/02/22
Amorebieta-Etxanok tresna berri bat jarri du martxan enplegu bilaketa norberak kudeatu ahal izateko
Sistema informatiko berri batek aukera emango die Enplegu Bulegoko erabiltzaileei beraiek kudeatu ahal izateko beraien datuak, bulegora joan beharrik izan gabe
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak tresna informatiko berri bat izango du aurrerantzean Enplegu Bulegoko erabiltzaileek bulegora joan beharrik ez dezaten izan beraien datuak kudeatzeko.
Sistema honi esker, enplegu eskaintzetan izena eman ahal izango da, curriculum vitae-a sartuz eta aldatuz edozein tokitatik.
Tresna hau bateragarria izango da Enplegu Bulegoak 08:30etik 14:30era eskaintzen duen bitartekaritza zerbitzuarekin. Datuak sartzerakoan izan daitekeen edozein zalantza argitu ahal izango du erabiltzaileak bulegoan bertan, 94 630 00 02 telefono zenbakira deituz edota ondoko helbidean: cv@amorebieta.eus
Interesatuta daudenak, aplikazioan sar daitezke Udaleko web orritik edota ondoko loturetatik:
http://www.tganet.net/BEO/hasiera_zornotzaeu/ (euskaraz)
http://www.tganet.net/BEO/hasiera_zornotza/ (gaztelaniaz)
Enplegu Bulegoa
Amorebieta-Etxanoko Enplegu Bulegoak iaztik, langabetuei zein enplegu berria bilatzen ari diren herriko jendeari laguntza ematen die dauden eskaintzetan bitartekaritza lana eginez. Era berean, enpresek bulego honetan beraien enpresarako behar duten profesionalaren profila duen norbait aurkitzeko beharrezko laguntza izaten dute.
Gainera, Enplegu Bulegoak Zornotzako enpresek herriko jendea kontratatzeagatik eskuratu ditzaketen diru-laguntzak kudeatzen ditu. Negozio bat martxan jartzeko asmoa duten herriko ekintzaileentzat ere diru-laguntzak ematen dira.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















