Prentsa Aretoa
Berriak
2017/02/28
Itxaso Atutxak Euskadik bere Aurrekontuak "Espainian ezer adostu baino lehen" onartzea espero du
Bizkai Buru Batzarreko presidentea "baikor" agertu da datorren ostiralean bertan Eusko Legebiltzarrean eratuko den Autogobernu Lantaldeak eman dezakeenaren aurrean
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak gaur berretsi du talde jeltzaleak "erabat banatzen dituela" Euskadiko Aurrekontuak eta Espainiar Estatuko Aurrekontuak onartzeko negoziaketa biak. Atutxak era berean uste du Eusko Jaurlaritzaren kontuak "Espainian ezer adostu baino askoz lehenago" onartuko direla. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak konfiantza adierazi du eta uste du Eusko Legebiltzarrean aurrekontuei buruzko akordioa gauzatuko dela Pedro Azpiazu Ogasun Sailburuaren jarrera eta lanerako duen gaitasun handia kontuan hartuta. Era berean gogoratu du EH Bilduk eta PPk legealdi hasieratik esan zutela hauxe "adostasunaren legealdia" izango zela.
Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du Iñigo Urkulluren exekutiboak negoziaketa prozesuan ez duela "inor ere" baztertuko. Atutxak bai gogoratu du Elkarrekin Podemos taldeak bere borondatez kanpoan geratu dela baina espero du "gutxienez Jaurlaritzarekin hitz egiteko errondan" parte hartuko duela. BBBko presidente andreak era berean gaineratu du azken horien aldetik "abstentzioa" eman litekeela "beren burua zuzentzen ari direla ematen duen arren". Euskadiko PP alderdiko presidente Alfonso Alonsok Euskadiko kontuei, aurkeztu diren moduan, "boto itsurik" emango ez diela esanez egin dituen azken adierazpenei dagokienez, Atutxak zera gogoratu du "inongo herrialdeko jardun politikoan, oposizioak ez ditu Gobernu batek aurkeztutako Aurrekontuak aurkezten diren modu berean onartzen. Zuzenketak aurkezteko aldi bat ematen da eta aldi horretan akordio batetara heltzeko erabiltzen da" esan du. Kazetariaren galderari erantzunez, burukideak azpimarratu duenez Euskadiko kontuak eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak "erabat banatzen ditugu" eta, gainera, "denboran ere bakoitza bere aldetik joango da", Euskadiko Kontuak "izapidetzen hasiak baitira" eta "Espainian ezer adostu baino askoz lehenago" onartuko direlako.
Atutxa baikor agertu da ostiralean Eusko Legebiltzarrean eratuko den Autogobernu Lantaldeak ekar dezakeenaren inguruan "PP alderdia kenduta, gainerako guztien aldetik orain arte lanerako ikusi ez dugun jarrera ona antzeman dugulako". BBBko presidente andreak azpimarratu duenez "hortik irtengo denak ahalik eta adostasun mailarik handiena izan beharko du", horixe delako "garrantzitsua" "herrialde anitz batean". Horregatik esan du artikuludun testua "ezberdinen arteko akordiotik etorri beharko dela" eta "laudagarriena litzateke abertzaleen eta ez abertzaleen arteko transbertsalitatea" ematea. "Alderdiak izango dira Lantalde barruan artikuludun testua egiteko lana nori emango dioten erabakiko dutenak" baieztatu du.
Catalunyako egoera politikoaz galdetuta, Atutxak gogoratu du EAJ-PNVk "betidanik utzi du argi catalunyarrak beren prozesu horretan lagunduko dituela”, eta agerian geratu den zerbait egiaztatu du: "Catalunyarrek errealitate zehatz bat bizi dute eta bide zehatz bat egingo dute, catalunyarra, hain zuzen, Euskadin lehenagotik hasi dugun bidetik bereizia". Bide hauek, Atutxaren ustetan "ez dute elkar baztertzen baina nazio bakoitzak berea aukeratu du". BBBko presidente andreak deitoratu duenez "Espainiako justizia, helburu politikoarekin edo, Catalunyako auzia judizializatzen ari da, gero eta gehiago politizatu beharrean. Oraingoz behintzat, `Elkarrizketa Eragiketa´ deritzona `bulegoa jarri eta Catalunyara beste egun bat gehiago joango naiz" baino ez da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25