Prentsa Aretoa
Berriak
2017/03/15
Abantoko Dolores Ibarruri parkea Gallartako umeen behar eta nahien arabera aldaraziko da
Inkesta bat jarri da abian 240 umek nahiago dituzten jolasak aukera ditzaten
Abanto-Zierbenako Udalak herrian umeentzako dauden guneak berriztatzeko lana hasi du, eta oraingo honetan Areilza Doktorea eta Meatzari etorbidearen artean kokatuta dagoen Dolores Ibarruri parkea izango da eraberritzea ezagutuko duen hurrengo gunea. Abanto-Zierbena herriak umeentzako 25 jolasgune eta hiru gune bio-osasungarri ditu. Gaur bertan abian jarri den prozesu parte hartzailearen helburu nagusia da horiek denak gaur egungo txikien beharrizanetara egokitzea. Udalak umeen artean egingo duen inkesta jarri du abian, jolasguneen erabiltzaileen nahiak eta beharrak ezagutzeko.
“Umeak dira beren jolasguneak nolakoak nahi dituzten esan behar dutenak, parke eraberritua beren lagunen artean gozatu ahal izateko. Beren iritziak ezinbestekoak dira beren neurrira eginiko parkea izan dezagun" esan du Abanto-Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.
0 eta 7 urte bitarteko 240 umek eskutitz bat jasoko dute prozesuan parte hartzera gonbidatzeko. Blasco Ibañez Parkean abian jarri zen prozesu parte hartzaile berbera da eta orduan oso arrakastatsua izan zen.
“Umeentzako jolasguneak berriztatu ahala garatuko dugun ekimena da, umeei zuzenean galdetzea baita beraien aurreikuspen eta nahiekin bete betean asmatzeko. Eskolatik irtetean askatasunez jolasteko guneak izan behar dituzte, aisialdia gozatu behar dute,umeak direlako, eta beren jolasguneak berriztatzea eta hobetzea, aberasgarria da denontzat, denok irabazten baitugu" esan du Etxebarriak.
Parte hartzeko prozedura oso erraza da, gutuna etxean jasotzen dutenean, umeek eta gurasoek informazio orriaren beheko aldean dagoen inkesta bete behar dute eta udalerriko hainbat tokitan jarri diren postontzietan uztea baino ez dute. Postontzi hauek daude udal igeritokietan, liburutegian eta herritarrei arreta emateko bulegoan. Inkesta hori Udalaren web gunearen bidez ere egin daiteke: www.abanto-zierbena.eus eta eskuko telefonoarekin parte hartzeko orritxoan dagoen QR kodea hartzean sartuko garen gunean ere bai.
Etxeetara bidali den gutunean ‘Panthro’ eta ‘Wing’ ereduak azaltzen dira, bakoitza bere osagaiekin. Ezaugarriak behar bezala azaltzen dira. Bi aukera moderno eta erakargarriak dira eta a edo b baino ez dute aukeratu behar. ‘Panthro’ jolasa hainbat espaziuntzik osatzen dute eta rokodromoa du, umeak beren irudimenarekin bidaiatu daitezen eta mila abentura bizi ditzaten. ‘Wing’ jolasak autoak ditu teilatuan eta txirrista bikoitza du, lema birakari bat dauka eta eskalada egiteko elementu bertikala ere bai. Etxeko txikiek disfrutatzeko aukera handiak izango dituzte txirrista moderno honetan gora eta behera eginez.
“Inkestak bete eta emateko epea apirilaren 18an amaituko da. Bozketa guztiak jasoko ditugu eta boto gehien jaso dituen jolasa zein den jakinaraziko dugu. Boto gehien jasoko dituena izango da parkean jarriko dena, Abanto-Zierbenako umeak beren gustuko jolasgunea izan dezaten. Jolasgune berriaren kostea 21.000 eurokoa izango da" amaitu du Etxebarriak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25