Prentsa Aretoa
Berriak
2017/03/21
Sopelak ‘Irakurri, gozatu eta oparitu 2017‘ agitasmoa abiarazi du
Egitasmo honek irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea du helburu
Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea helburu duen ‘Irakurri, gozatu eta oparitu 2017’ kultur egitasmoa jarri du martxan, Dinples liburu dendaren laguntzarekin.
Kanpainaren izenak berak adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:
- Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da.
- Gozatu. Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio erabiltzailerari liburu dendan erabiltzeko.
- Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra bitartean, Sopelako liburutegian, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan, gero horrekin nahi duen beste liburu bat Dinples liburu-dendan %35 merkeago erosteko. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bi erosketa-txeke eskuratu ahalko du astean. Egitasmoak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.
Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 10era artekoa izango da.
Halaber, apirilean eta maiatzean, 30 €ko balio adierazia duen erosketa txeke bana zozketatuko da, hile bakoitzean irakurketa fitxa bete dutenen artean.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25