Prentsa Aretoa
Berriak
2016/12/27
Rementeria pozik dago Bizkaiak 2017an garapen ekonomikoa, enplegua eta pertsonak sustatzen dituen aurrekontu bat izango duelako
Azpimarratu duenez, Batzar Nagusietan onartutako aurrekontuetan, 10 eurotik 8 pertsonentzat eta jarduera ekonomikoa zein enplegua sortzeko bideratuko dira
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia pozik agertu da 2017rako aurrekontuen foru araua onartu delako; izan ere, haren ustez, Bizkaiak gaur izan dezakeen aurrekonturik onena da. Batzar Nagusietan izapidetu ondoren, ganberako osoko bilkurak babesa eman dio Aldundiak hurrengo ekitaldirako proiektuari (aldeko 30 boto eta abstentzio bat); oposizioak eta herritarrek aurkeztutako 21 zuzenketa egin zaizkio proiektuari, Aldundiak uste baitu zuzenketa horiek hobeto egiten dutela aurrekontua.
Onartutako kontuetan, 7.394,7 milioi euroko gastua jasotzen da; haietatik, 1.561,1 milioi Aldundiaren kudeaketarako aurrekontuari dagozkio eta 1.165,5 milioi sailek erabilgarri duten aurrekontuari. Diru-bilketari buruzko aurreikuspenen ondorioz erabilgarri dagoen kopuru hori murriztu bada ere, Aldundiaren aurrekontuan handiagoak izango dira Gizarte Ekintza Sailari eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailari dagozkion partidak. Hori horrela, Rementeriak adierazi duenez, aurrekontu errealista bat da, Bizkaiko lehentasun nagusiei erantzungo diena: pertsonak, jarduera ekonomikoa eta enplegua. Ildo horretan, gaineratu du Aldundiak ia 200 milioi euro bideratuko dituela lurraldean produkzio-inbertsioa egitera; beraz, dirua sortzeko inbertituko da dirua. Bestalde, sailetarako erabilgarri dagoen diruaren ia erdia pertsonentzat bideratuko da: 514,6 euro, mendetasun-egoeran daudenentzat, haurrentzat, adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, gizarte-bazterketaren kontra egiteko...
EAJ eta PSE batzarkide-taldeen aldeko botoei esker onartu da aurrekontuen foru araua; Ahaldun Nagusiak eskerrak eman die erakutsitako konfiantzagatik. Talde Mistoa abstenitu egin da.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
eaj pnv, aldundia, bizkaiko foru aldundia
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















