Prentsa Aretoa
Berriak
2017/04/21
Amorebieta-Etxanok abian jarri du familia eskola
Hezkuntza emozionalak nerabeen garapenean duen garrantzia ulertzea eta nerabeen garapen integrala sustatzea helburu duen ikastaroa izango da
Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gizarte ekintzako sailaren bidez, Familia Eskola bat antolatu du hezkuntza emozionalak nerabeen garapenean duen garrantzia ulertzeko eta nerabeen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.
Ikastaroak lau saio izango ditu (ordu t´erdikoak) apirilaren 8, 15, 18 eta 22an egingo direnak Zelatieta Zentroan eta 10-16 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei zuzenduta egongo da.
Ikastaroak adimen emozionala lantzeko erramintak eskainiko ditu, baita autonomía emozionala eta harreman interpertsonalak lantzeko tresnak ere.
Saio bakoitzeko bi talde egongo dira seme-alaben adinaren arabera. Lehenengoan 10-13 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek parte hartuko dute 17:00etatik 18:30etara. Bigarren taldean 14-16 urte bitarteko nerabeen familiak egongo dira 19:00etatik 20:30etara.
Parte hartu nahi dutenek izen ematea maiatzaren 3ra arte egin ahal izango dute 94 630 01 90 telefono zenbakian.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/18
DURANGO
2026/04/17
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












