Prentsa Aretoa
Berriak
2017/04/27
Unai Rementeria Txorierri eta Mungialdeko biztanleekin elkartu da
Ahaldun nagusia bi eskualdeetako auzokideekin elkartu da gaur arratsaldean Derion Aldundiaren proiektuen gauzatze-mailaren berri emateko
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia Txorierri eta Mungialdeko auzokideekin elkartu da gaur arratsaldean, Derion; Foru Aldundiaren proiektuen gauzatze-mailaren berri eman du eta topaketara joan diren 50 pertsonen ideiak eta proposamenak entzun ditu. Egitekoak diren 10 eskualde-topaketetatik gaurkoa bederatzigarrena izan da. Leku hauetan egin dira orain arte: Bilbo, Basauri, Igorre, Durango, Santurtzi, Markina, Balmaseda eta Leioa.
Bere mintzaldiaren hasieran, Rementeriak pasa den asteartean argitaratu ziren langabeziari buruzko datuak aipatu ditu eta irakurketa positiboa egin du. Esan duenez, 2014an zegoen % 17,2ko langabezia-tasatik % 12,7kora iristea lortu da Bizkaian. Bi urte luze hauetan, langabezia ia bost puntutan murriztea lortu dutela adierazi du. Lanean jarraitu behar dela, baina bilakaera ona izan dela erantsi du.
Enpresa txiki eta ertainei eta langile autonomoei laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualde horretan egin duen ia hiru milioi euroko inbertsioa nabarmendu du Ahaldun Nagusiak, baita desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko, urtero egiten den 29,5 milioi euroko inbertsioa ere. Eta Aldundiak azpiegituren arloan egin dituen jarduketak aipatu ditu. Agirletako jaitsierako errepide-lotunean egin den 7 milioi euroko inbertsioa nabaritzea espero duela esan die auzokideei. Eta obra konplexua izan dela. Halaber, Mungiako biribilgunean inbertitutako 3,3 milioi euroak nabarmendu ditu.
Azken topaketa Busturialdean izango da, Gernikan, maiatzaren 18an. Topaketa horrekin amaitutzat joko da Ahaldun Nagusiak Bizkaiko herritarrekin egindako eskualde mailako topaketen lehen ziklo hau.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25