Prentsa Aretoa
Berriak
2017/06/16
BBBk erabat gaitzetsi ditu Ariz, Gurutzeta, Elantxobe eta Bilbo Zaharreko batzokietan agertu diren pintadak
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak berriz ere salatu du hiru egoitzetan egin den pintada andana, eta egileei eskatu die erasoak “behin betiko amai daitezela”
Bizkai Buru Batzarrak beste behin gaitzetsi du euskal gizartearen gehiengoaren kontra herrialdeko hiru batzokitan egin diren eraso anonimo eta koldarrak. Oraingo honetan Ariz (Basauri), Gurutzeta, Elantxobe eta Bilbo Zaharra izan dira gaur goizean hormetan “PNV hiltzaile” adierazpenarekin agertu direnak.
EA-PNVren Bizkai Buru Batzarrak argi eta garbi adierazi nahi du halako jarduerak ez datozela bat gaur egun gizartean dagoen heldutasun politiko eta demokratikoarekin eta tolerantzian,aurrerabidean eta argi utzi du elkarbizitzan oinarritutako herri ereduari eragozpenak eta oztopoak baino ez zaizkiola jartzen. “Eraso hauen egileei eskatzen diegu halako jarduerekin behin betiko amai dezatela, konponbideak eskaini beharrean, hiritargoak amesten duen normaltasun politiko eta soziala eragotzi baino ez dutelako egiten”, esan dute jeltzaleek.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/06/20
MURUETA
2026/06/20
IURRETA
2026/06/19
BERRIA
2026/06/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












