Prentsa Aretoa
Berriak
2017/06/28
Ereagako hondartzan kirol-jarduerak egingo dira udako denboraldian
Jarduerak, Getxo Igeriketa Waterpolo Klubak koordinatuak, honako hauek izango dira: aisia eta kirol arloko jarduerak txikientzat, eta adin guztietarako talde-ibilaldiak eta aerobic eta paddle ikastaroak
Ereagako hondartza kirol eta aisia osasungarriko jardueren bitartez dinamizatuko da udako denboraldian. Jarduerak, Getxo Igeriketa Waterpolo Klubak koordinatuak, honako hauek izango dira: aisia eta kirol arloko jarduerak txikientzat, eta adin guztietarako talde-ibilaldiak eta aerobic eta paddle ikastaroak.
Aisia eta kirol arloko programa 4 eta 8 urte arteko umeentzat izango da. Astearteetan eta ostegunetan egingo da 18:30etik 19:30era uztailean zehar, eta eguneko 3€-ko kostua izango du (uztailaren 1ekoa izan ezik, doakoa izango baita). Bestalde, ibilaldiak doakoak izango dira, eta astelehenetan eta asteazkenetan egingo dira 10:00etatik 11:00etara. Gainera, egun horietan eta ordu berean doako aerobic klaseak emango dira.
Ereagako jardueren eskaintza osatzeko, paddle surf klaseak emango dira astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara; astelehenetan eta asteazkenetan, teknika eta erresistentzia hobetzeko klaseak; eta astearteetan eta ostegunetan SUP fitness klaseak, hau da, paddle surfa eta oholaren gaineko oreka-ariketak konbinatuta, core-a indartzeko. 10 saioko bonoa 40 € ordaindu beharko da nork bere ohola eramanez gero, eta 80 € alokatu behar bada.
Programazioaren xehetasunak ezagutzeko, interesatuak harremanetan jar daitezke klubekin honako posta elektronikoen bitartez: getxoibke@gmail.com (igeriketa-kluba) eta clubnorthwindgetxo@gmail.com (paddle surf kluba).
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















