Prentsa Aretoa
Berriak
2017/07/07
Mungiak izapide elektroniko-administratiboak udal web-orriaren bidez egiteko aukera ematen du
Udal zerbitzuak herritarrei hurbiltzeko Whatsapp zerbitzu bat abian jarri du Udalak
Hilabeteak lanean egon ondore, Mungiako Udalak berriztatze plana abian ipini du. Joan den azaroan HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) bulegoa zabaldu ostean, beste hobekuntza proiektuetako bat Egoitza Elektroniko baten garapena izan da. Egoitza Elektroniko honek udalaren web-orriaren bidez tramiteak egiteko aukera eskaintzen du.
Egoitza elektronikoa
Udalak erreminta telematikoak indartu eta Udalaren eta mungiarren arteko hartu-emana erraztu nahi du. Zerbitzu honi esker, herritarrak tramiteak egin ahal izango ditu Udaletxera era fisikoan joan behar izan gabe. Egoitza Elektronikoa aukera ematen die herritarrei izapide elektroniko-administratiboak udal web-orriaren bidez egiteko, etxetik irten gabe. Horretara, Obra-jakinarazpena eta Errolda-orriak Egoitza Elektronikoaren bidez tramitatu ahal izango dira eta pixkanaka tramite eta gestio berriak sartzea dago aurreikusita. Zerbitzu berri honek aurrerapen handia dakar administrazio elektroniko eta gardentasunaren arloan. "Tramiteak gero eta errazago egin ahal izatea, Udalaren inguruko informazio guztia eskuragarriago edukitea…, azken baten, mungiarrok Udala gero eta hurbilago sentitzea da gure helburua, eta bide horretan Udal langileak egiten dabiltzan ahalegina goraipatzekoa da”, azpimarratu du Ager Izagirre Mungiako alkateak.
Kutxazain automatikoa HAZen
Horrez gain, kutxazain automatiko bat jarriko dago HAZen, 7:30-22:00 ordu arteko zerbitzua (eten bakoa) eskainiko duena. Kutxazain honen bitartez, herritarrek Erroldatze-Bolanteak eskuratzeko edo ordainketak egiteko auto-kudeaketak egin ahal izango dituzte. Makina horrek apurka-apurka zerbitzu gehiago eta zabalagoa eskainiko du. Proiektu honetarako 24.745€ bideratu dira.
010 eta 092
Berriztatze planarekin jarraituz, jada aktibatuta daude 010 eta 092 telefono zenbaki berriak. Zenbaki hauek Udalarekin eta Udaltzaingoarekin hartu-emanetan jartzeko dira. 010 zenbakia udal informazioa eskuratzeko telefono zenbaki berria da eta guztiz doakoa da herritarrentzat. 092ren kasuan, lehen bezala, baldintzak berdinak izaten jarraituko du. Zenbaki hauen bidez, herritarrek errazago eta arinago lortu ahal izango dute Udalarekin kontaktatzea.
WhatsApp zerbitzua
Herritarrentzat udal zerbitzuak erabilerrazak eta gertukoak izatea da gaur egun Udalak duen helburutako bat. Horren adibide da martxan jarri den WhatsApp zerbitzu berria. Zerbitzu honen bitartez, herritarrek bat-bateko informazio eguneratua jasoko dute udal arloko berriekin: oharrak, larrialdiak edo udal agenda, besteak beste. Zerbitzu hau doakoa da. Zerbitzu hau aktibatu nahi duten pertsonek hurrengo pausuak bete behar dituzte: lehenengo, telefono mugikorraren agendan 688.883.535 zenbakia gorde behar da; gero telefono zenbakira horretara WhatsApp bat bidali ALTA hitzarekin. Hau egin eta gero, ongietorri mezu bat jasoko dute. Dena den, Web-orrian (www.mungia.org) eta Mungia Udaleko Facebook profilean eskuratu daiteke zerbitzu honi buruzko informazio gehiago.
Guardiako farmaziak, txakurren adopzioa eta egutegi fiskala
Bestalde, posible da udal webgunetik guardiako farmaziak eta txakurrak adoptatzeko zerbitzua kontsultatzea. Web-orrian begiratu daiteke – kontsulta unean – zeintzuk diren guardiako farmaziak. Informazio hori hasierako orrian dago, Zerbitzuak izeneko atalean (www.mungia.org/farmacias). Web-orriaren bitartez, eta Mungiako Udalaren erantzukizunpean, Sopelako La Casa del Perro izeneko txakur-etxean dauden animalien gaineko informazio praktikoa eskuratzea erraztu nahi da. Horretara, txakur bat lortzeko interesa daukanak aukera izango du berak gura duen animalia hori adoptatzeko (www.mungia.org/txakurren-adopzioa). Mungiako bizilagunak Zergadunentzako egutegira udal web-orritik sartu ahal izango dira. Egutegi horren bidez modu errazean lortuko dute euren konpromiso fiskalak betetzeko beharrezkoa den informazioa.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25