Prentsa Aretoa
Berriak
2017/07/13
Urdulizeko polikiroldegia eta eskola, martxan
Padel pistetako estalkia ikusgarri dago eta eskola 2018-2019 ikasturterako amaituta eta erabilgarri egongo dela aurreikusten da
Amaitzear daude jada kiroldegia handitzeko lanak. Futbol zelaiko harmailen ondoan dauden padel pistetako egurrezko estalkia ikusgarri dago jada eta epe laburrean amaituko dira harmaila horien beheko aldean egongo diren erabilera anitzeko aretoak eta gimnasioa eraikitzeko lanak. Lanak datorren seihilekoan amaitzea aurreikusi da.
Aldi berean, kirol jardueretarako erabiliko den gunea egokitzeko lana egiten ari dira, etorkizunera begira kiroldegia handitzeko erabili ahal izango dena.
Eskola handitzeko lanak
Hasi berriak dira Elortza Eskola handitzeko lanak. Makinak eraikin berria altxatuko den orubea prestatzen hasi dira eta,aldi berean, gaur egungo instalazioak egokitzeko lana egiten ari dira. Eraikuntza lanen arduraduna den aldetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurreikusitako epeak betetzen badira, instalazioak amaituta eta erabilgarri egongo dira 2018-2019 ikasturterako.
Hasiera batean, pabilioi berriak bi solairu izango ditu,baina eraikuntzan kontuan hartuko da etorkizunera begira beste solairu bat egin ahal izatea, ikasle kopurua handituko balitz eta tokia beharko balitz. Eraikuntza lanak egindakoan, eraikin osoa birmoldatuko da eta dena prest utziko da bi hezkuntza lineari tokia eman ahal izateko. Izan ere, jantokia ere handitzea pentsatu da 500 lagunentzako tokia egon dadin.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















