Prentsa Aretoa
Berriak
2017/09/14
Arrigorriagak lehen urratsak euskaraz ematera animatzen du
'Eman giltza' kanpaina sustatu nahi da, 1 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dagoena. Gainera, hizkuntza belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantziaz ohartaraztea da helburua.
Aurreko beste zenbaitetan gertatu den bezala, Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Eman Giltza” kanpaina bultzatuko du datozen egunetan. 1 eta 5 urte bitarteko haurrei eta horien gurasoei zuzendua dago eta euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.
Alkarbiderekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin garatutako kanpaina da. Aipatutako adineko haurren 485 etxetara helduko da azalpen-liburuxka baten bidez. Liburuxka horretan ekimenaren berri eman eta gurasoei beren haur txikiekin euskaraz mintzatzeko gonbita luzatzen zaie.
Gainera, umeen adinaren arabera opari ezberdinak banatuko dira, besteak beste adur-zapiak (urte bat), askarirako poltsak (bi urte), itsasgarriak, KU-KU! liburuxka (hiru urte) hitz, esaera, joko eta ariketekin eta diptiko informatibo bat.
Zentzu honetan, eta guztia errazago egiteko, kanpainaren oinarrizko euskarria www.emangiltza.eus web orria da. Bertan aholkuak, gomendioak eta jokoak aurki daitezke, praktikara eramateko. Hiztegi, ipuin, marrazki bizidun eta abarren estekak bezain erreminta erabilgarriak ere daude.
Beste guraso batzuen testigantzak irakurri eta kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen du. Gainera, inkesta bat betez gero, familia osoarekin gozatzeko sari apartak irabazteko aukera izango dute.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25