Prentsa Aretoa

Berriak

2017/09/16

“Catalunyako erakundeek beren herria erreferendumera deitzeko behar besteko zilegitasuna dute”

Itxaso Atutxa, Joseba Egibar eta José Antonio Suso, BBB, GBB eta ABBko presidenteak, hurrenez hurren, Gure Esku Dago ekimenak U-1ko erreferendumaren alde deitu duen manifestaldian izan dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Catalunya nazioa da eta eskubide politikoak ditu; catalunyar herriak bere etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko eskubidea du; eta catalunyar erakundeek beren herria erreferendumera deitzeko behar besteko zilegitasuna dute. Hiru baldintza horietan eraiki behar da Catalunyar auzia konpontzeko irtenbidea, bide hori euskal herriarentzat aldezten dugun neurri berean”, horixe da Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur arratsaldean, Bilbon, Gure Esku Dago plataformak Catalunyan urriaren 1ean egingo den erreferendumaren alde deitutako manifestaldian izan diren EAJ-PNVren barne kargudun, herri kargudun eta alderdikideen izenean zabaldu duen mezua. Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea; José Antonio Suso, Araba Buru Batzarreko presidentea; Mireia Zarate, Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria, eta María Eugenia Arrizabalaga, Iñaki Txueka eta Kepa Aldama burukideak izan dira EAJ-PNVk manifestaldira bidali duen ordezkaritzako buruak. Beraiekin batera EAJ-PNVren ordezkari gisa izan dira hiru herrialdeetako ahaldun nagusi Unai Rementeria (Bizkaia), Ramiro González (Araba) eta Markel Olano (Gipuzkoa); Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza; Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran diputatuak; eta hainbat legebiltzarkide, batzarkide, alkate eta zinegotzi.

“Gaur, Gure Esku Dago ekimenaren deiari erantzun diogu catalunyar herriarentzat errespetua eskatzeko, errespetua herriaren erabakientzat eta erakundeek hartuko dituzten erabakientzat. Catalunyako emakumeek eta gizonek urriaren 1ean beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea baliatzea nahi dugu. EAJk erreferenduma egitea nahi du. Tamalez, Espainiako gobernuak bere indar guztiak jarri ditu erreferendum hori Catalunyako herriak eskatzen eta merezi dituen bermeekin egitea oztopatzeko. “Ez da bidezkoa, ezta zentzuzkoa ere, erreferenduma debekatzea, tamaldu da Atutxa. “Urriaren 1ean dugu burua, baina urriaren 2an ere pentsatu behar da. Eta urriaren 2a eraikitzailea eta demokratikoa izan dadin, hobe urriaren 1ean bozkatu ahal bada”, amaitu du.

, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea; , Araba Buru Batzarreko presidentea; , Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria, eta María Eugenia Arrizabalaga, Iñaki Txueka eta Kepa Aldama burukideak izan dira EAJ-PNVk manifestaldira bidali duen ordezkaritzako buruak. Beraiekin batera EAJ-PNVren ordezkari gisa izan dira hiru herrialdeetako ahaldun nagusi Unai Rementeria (Bizkaia), Ramiro González (Araba) eta Markel Olano (Gipuzkoa); Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza; Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran