Prentsa Aretoa

Berriak

2017/09/30

“Biharkoa, Kataluniarentzat egun positibo, baketsu, erabakior eta erabakitzaile izatea espero dugu”

Andoni Ortuzar EBBko presidentea Gure Esku Dago plataformak ‘Demokrazia, Erabakitzeko askatasuna‘lemapean deitu duen manifestaldian izan da berarekinjoan den EAJ-PNVren ordezkaritzako buru gisa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Bat egiten dugu 'Demokrazia eta erabakitzeko askatasuna' goiburuarekin. Kontzeptu horietan oinarrituta bilatu behar ditugu Kataluniako auzia konpontzeko irtenbideak, baita euskal auzia konpontzekoak ere. Katalunia nazioa da eta, nazio den aldetik, eskubide politikoak ditu, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea barne, eta kataluniar erakundeek beren herria erreferendumera deitzeko behar besteko zilegitasuna dute. Gauza guztien gainetik, biharkoa egun baikor eta baketsua izatea espero dugu. Hala izatea eskatzen dugu. Kataluniarentzat egun erabakior eta erabakitzailea izatea espero dugu. Garrantzitsuena da bihar normaltasuna nagusitu dadila eta jendeak bere irizpidea normaltasun osoz adierazterik izan dezala. Biharko eguneko gauzarik garrantzitsuena da bihar, gertatuko dena gertatuko dela, kataluniar herriaren borondatearen isla izan dadila, hautestontziekin zein hautestontzirik gabe”.

Hori izan da Andoni Otuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur arratsaldean 'Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna' lemapean eta urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferendumaren alde Gure Esku Dago plataformak deitutako manifestaldian parte hartu duten EAJ-PNVko barne kargudun, erakundeetako ordezkari eta alderdikideen izenean zabaldu duen mezua. Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea, Ana Esther Furundarena eta Kepa Aldama burukideek ere osatu dute Ortuzar buru gisa eraman duen EAJ-PNVren ordezkaritza. Hiru herrialdeetako ahaldun nagusi diren Unai Rementeria (Bizkaia); Ramiro Gonzalez (Arba) eta Markel Olano (Gipuzkoa); Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Eneko Goia Donostiako Alkatea;Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea; eta Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran ere izan dira hainbat legebiltzarkide, batzarkide, alkate eta zinegotzi jeltzaleren ondoan.