Prentsa Aretoa
Berriak
2017/10/02
Sopelak udalerriko haurren jolastokiak berritzeko eta hobetzeko lanak hasiko ditu
Artaza, Gernika eta Baleakoak izango dira udalerriko umeentzako parkeen berritze eta hobetzeko lehenengo fase honetan eraberrituko diren lehenengoak
Sopelako Udalak datozen asteetan umeentzako parke desberdinen egokitzapen eta hobetze lanei ekingo die udalerriko umeei gune seguruago eta adeitsuagoak eskaintzeko helburuarekin.
Obrak sekuentzialki egingo dira, Artazakoarekin hasiz, segidan Gernikakoa eta Baleakoa egiteko. Obrak datozen asteetan hastea aurreikusten da, behin dagozkien izapide administratiboak bukatutakoan. Artazakoak adibidez, urriaren amaierarako bukatuta egongo direla aurreikusten da.
Gontzal Hermosilla Sopelako alkatearen esanetan “gure zeregin nagusiena herritarren egunerokotasuna eta bizi kalitatea hobetzea da. Umeentzako parkeak hobetzea gure agendan lehentasunezko helburu gisa jarrita dugu. Hilabete asko daramatzagu parke desberdinen hobetze plana lantzen eta adosten, bereziki segurtasun kontuetan. Udaletik jolas gune egokiak bermatu behar ditugu, eta horrela egingo dugu. Umeek eta beraien familiek umeentzako gune adeitsu eta seguruekin gozatzea nahi dugu, eta guztion artean hauek zaintzeko ahalegina egin.”
Zoru eta jolas gune berriak
Burutuko diren hobekuntzei dagokienez, Baleakoan, umeentzako gunean 200 metro karratura arteko zoladura jartzeaz gain, jolas berriak ipiniko dira, besteak beste, txirrista bikoitzak, birakari bat, kirol anitzetako pista bat, tirolina bat, igotzeko sareak, eta baita rokodromoa osatuko duen Street Workout bat ere. Artaza eta Gernikako parkeei dagokienez, jolas gunea zabalduko da, Gernikakoaren kasuan 160 metro karratuetara arte iritsiz. Artazakoak igotzeko sare bat eta kulunka bi izango ditu. Parke bietan jolas gune berriak jarriko dira eta zoruak kautxuzko berri batzuengatik ordezkatuko dira txikienen segurtasuna handitzeko.
Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, berriztatuko diren hurrengoak
Lan hauekiko paraleloan, Sopelako Udalak beste lau parke mantentze eta berritzeko bigarren fasea abiaraziko du. Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen. Halaber, posible den heinean, udalak 2018an zehar beste bi parke estaltzeko proiektuekin hastea aurreikusten du, bata Larrabasterran eta bigarren bat herriaren erdigunean.
Artaza, Gernika eta Baleakoak izango dira udalerriko umeentzako parkeen berritze eta hobetzeko lehenengo fase honetan eraberrituko diren lehenengoak, zeinetarako udalak 200.000 euro inguru zuzenduko dituen. Paraleloan, bigarren fasean beste lau parke berrituko dira Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen.Sopelako Udalak datozen asteetan umeentzako parke desberdinen egokitzapen eta hobetze lanei ekingo die udalerriko umeei gune seguruago eta adeitsuagoak eskaintzeko helburuarekin.Obrak sekuentzialki egingo dira, Artazakoarekin hasiz, segidan Gernikakoa eta Baleakoa egiteko. Obrak datozen asteetan hastea aurreikusten da, behin dagozkien izapide administratiboak bukatutakoan. Artazakoak adibidez, urriaren amaierarako bukatuta egongo direla aurreikusten da. Gontzal Hermosilla Sopelako alkatearen esanetan “gure zeregin nagusiena herritarren egunerokotasuna eta bizi kalitatea hobetzea da. Umeentzako parkeak hobetzea gure agendan lehentasunezko helburu gisa jarrita dugu. Hilabete asko daramatzagu parke desberdinen hobetze plana lantzen eta adosten, bereziki segurtasun kontuetan. Udaletik jolas gune egokiak bermatu behar ditugu, eta horrela egingo dugu. Umeek eta beraien familiek umeentzako gune adeitsu eta seguruekin gozatzea nahi dugu, eta guztion artean hauek zaintzeko ahalegina egin.”Zoru eta jolas gune berriak Burutuko diren hobekuntzei dagokienez, Baleakoan, umeentzako gunean 200 metro karratura arteko zoladura jartzeaz gain, jolas berriak ipiniko dira, besteak beste, txirrista bikoitzak, birakari bat, kirol anitzetako pista bat, tirolina bat, igotzeko sareak, eta baita rokodromoa osatuko duen Street Workout bat ere. Artaza eta Gernikako parkeei dagokienez, jolas gunea zabalduko da, Gernikakoaren kasuan 160 metro karratuetara arte iritsiz. Artazakoak igotzeko sare bat eta kulunka bi izango ditu. Parke bietan jolas gune berriak jarriko dira eta zoruak kautxuzko berri batzuengatik ordezkatuko dira txikienen segurtasuna handitzeko.Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, berriztatuko diren hurrengoakLan hauekiko paraleloan, Sopelako Udalak beste lau parke mantentze eta berritzeko bigarren fasea abiaraziko du. Errekagane, Urgitxieta, Lizarre eta Sopelmar, hain zuzen ere, zeinetarako udalak 100.000 euro inguruko inbertsioa egingo duen. Halaber, posible den heinean, udalak 2018an zehar beste bi parke estaltzeko proiektuekin hastea aurreikusten du, bata Larrabasterran eta bigarren bat herriaren erdigunean.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25