Prentsa Aretoa
Berriak
2017/10/16
Carlos González Purroy artistak aldi baterako hiru eskultura laga dizkio EAJ-PNVri, eta Sabin Etxean egongo dira ikusgai
Carlos González Purroy Athletic Klubeko jokalari ohi eta eskultoreak aldi baterako hiru eskultura laga dizkio EAJ-PNVk Bilbon duen Sabin Etxea egoitzari (“Etorkizuna”, “Elkar ulermena” eta “Fede eta askatasunez”)
Hiru lan hauek sei hilabetez egongo dira ikusgai, hurrenez hurren,eraikineko sarreran, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andrearen bulegoan eta Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitza nagusiko bosgarren solairuan, Ibañez de Bilbao kaleko eraikinera doazen bisitariek ikusteko aukera izan dezaten.
González Purroyk EAJ-PNVri eskertu dio “Euzko Alderdi Jeltzaleak kulturari eta arteari betidanik eskaini dien babesa. Gaur egun oso zail gertatzen da inork bere etxea zabaltzea eta artelanak erakusteko tokia eskaintzea, eragozpen jotzen dute. Gainera, esan behar dut hiru eskultura hauek eraikin honetan oso ondo gertatzen direla, are gehiago orain, EAJ-PNVk 122 urte egin dituela eta lehen Alderdi Egunaren 40. urteurrena bete dela… efemeride horiek bat egiten dute eskulturen bidez adierazi nahi izan diren demokrazia eta elkar ulermen ideiekin”.
Kirol esparruan aritua da eta futboleko profesional izandakoa da Gonzalez Purroy, eta orain eskulturagintzan ari da. Bere lana definitzerako orduan , apal eta argia dela esan daiteke. “Nire lana figurazio eta abstrakzioaren artean kokatzen da, baina apaltasunean geratzen dela esango nuke” esan du. “Esate baterako, `Etorkizuna´ izena hartu duen irudiak (Sabin Etxeko atarian dago ikusgai), Bilboko Athletik kluba irudikatzen du. Aritz habe zahar baten gainean eskultura hau azaleratzen da hiritargoaren aniztasuna irudikatzeko, elkar besarkatzen duten figura bi dira,beraien artean sor daitezkeen tirabiren gainetik, beren betiko izaerari eutsi nahi diotenak“.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25