Prentsa Aretoa
Berriak
2017/10/17
EAJ-PNVk ANC eta Ă“mnium taldeetako buruak kartzelaratu izana salatu du eta aske jartzea eskatu du
Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeek adostu eta izenpetu duten adierazpenean Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart “arrazoi politikoengatik” atxilotu eta kartzelaratzeko erabaki judiziala salatu dute
ANCko eta Omniumeko presidenteen atxiloketak gaitzesteko adierazpena
ADIERAZPENA - 2017/10/17
EAJ-PNVk bere “kezka eta erabateko arbuioa” adierazi du Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako. Talde jeltzalearen aburuz, erabaki horrek oinarri politikoak ditu eta ordezkari biak berehala aske uztea exijitu du.
Eusko Legebiltzarrean hiru taldeetako ordezkariek irakurri duten adierazpen bateratuan adierazten denez Estatu espainolari eskatzen zaio oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik. Aldi berean berresten da Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik”. Horrez gain, Iñigo Iturrate legebiltzarkideak EAJ-PNVren babes eta elkartasun osoa adierazi nahi izan die ANC Ómnium Cultural taldeetako buruei.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25