Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/10/17

EAJ-PNVk ANC eta Ă“mnium taldeetako buruak kartzelaratu izana salatu du eta aske jartzea eskatu du

Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeek adostu eta izenpetu duten adierazpenean Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart “arrazoi politikoengatik” atxilotu eta kartzelaratzeko erabaki judiziala salatu dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk  bere “kezka eta erabateko arbuioa” adierazi du Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart  Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako. Talde jeltzalearen aburuz, erabaki horrek oinarri politikoak ditu eta ordezkari biak berehala aske uztea exijitu du. 

Eusko Legebiltzarrean hiru taldeetako ordezkariek irakurri duten adierazpen bateratuan adierazten denez  Estatu espainolari eskatzen zaio oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik. Aldi berean berresten da Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik”.  Horrez gain, Iñigo Iturrate legebiltzarkideak EAJ-PNVren babes eta elkartasun osoa adierazi nahi izan die ANC Ómnium Cultural taldeetako buruei.