Prentsa Aretoa
Berriak
2017/10/31
Raquel Larruskainek aginte makila eramango du Galdamesen
Enkarterrietako herri honetako alkateorde izan denak udal agintearen ardura bereganatu du gaur goizean egin den osoko bilkuran
Raquel Larruskainek, orain arte Galdameseko Udaleko alkateorde izan denak, Udaleko aginte makila bereganatu du Asier Larruceak Enkarterrietako herri honetako alkate kargua utzi ondoren.
Alkate berriarentzat lehen legealdia izango da eta Udal arlo guztiak hartuko ditu bere gain. Zinegotzi izendatua izan zenetik Raquel Larruskainek Berdintasuna, Gizarte Ekintza eta Enplegu arloak eraman ditu.
Galdameseko San Pedro auzoko herritarra da eta bertan bizi da, 50 urte ditu eta Irakasle eskolan diplomatua da. Funtzio publikora iritsi baino lehen garraio enpresa baten kudeaketaz arduratu zen eta hamabost urtetan herriko bake epailea izan zen.
Halaber, gaur eguerdian egin den ezohiko osoko bilkuran, Fernando Bilbao García EAJ-PNVren zinegotzi karguaz jabetu da.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















