Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/11/03

EAJren Aberri Batzarrak 155aren eta atxiloketen aurkako kontzentrazioa egingo du gaur, “Beti Kataluniarekin” leloaz

Alderdi jeltzaleak bat egingo du atxiloketen aurkako manifestazio bateratuarekin, hilaren 12an, igandea, Bartzelonan

rss Ezagutzera eman
EAJren Aberri Batzarrak 155aren eta atxiloketen aurkako kontzentrazioa egingo du gaur, “Beti Kataluniarekin” leloaz

ARGAZKIA JAITSI

‘Beti Kataluniarekin’. EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, Alderdiaren organo gorenak, kontzentrazioa egingo du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, hamar minutuz, isilik, Sabin Etxea aurrean. Horrela, 155. artikuluaren eta atxiloketen ondoriozko egoera salatuko dute, Presidenteordea eta Generalitateko zazpi Conseller atxilotuak izan ondoren. Ekitaldiaren helburua da elkartasuna adieraztea herritar katalanen ordezkari legitimoei. 

‘Beti Kataluniarekin’. Halaxe izan da jeltzaleen ehun urtetik gorako historian zehar, eta berdin jarraituko du. Hori dela eta, Euzkadi Buru Batzarrak erabaki du EAJ-PNVk parte hartuko duela azaroaren 12an, igandearekin, Bartzelonan izango den manifestazioan. Kataluniako indar soberanistek deitu dute elkarretaratze hori, Catalunyako Governeko hainbat kideren atxiloeta salatze aldera. EBBk deitoratu eta arbuiatu egin zuen atzo Audientzia Nazionalaren erabakia. Gainera, espainiar Estatuko politikaren judizializazioa berehala bertan behera uztea ere exijitu zuen, hala nola José Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia bat-batean kargugabetzea.

Horrez gain, Euzkadi Buru Batzarrak erabaki du ez duela bat egingo bihar Bilbon izango den manifestazioarekin, Ezker Abertzaleak eta beste eragile politiko eta sozial batzuek deitutakoarekin. EAJk gogora ekarri nahi du bat egin duela modu plural eta integratzailean deitutako bi manifestazioekin, alegia, Gure Esku Dagok Kataluniarekiko elkartasuna erakusteko deitutakoekin, eta baita izaera bereko kontzentrazioekin ere. Euskal erakundeetan erregistratutako adierazpen guztietan, Kataluniako agintari legitimoen erabakien alde egin du EAJk. Aurka bozkatu zuen Senatuan egindako bozketetan: bai155. artikulua aintzat hartzekoan bai aplikatzeko egindakoan. EAJk posizio argia erakutsi zuen atzo, Kataluniako subiranotasunaren ordezkari legitimoak atxilotzearen kontra. Eta EAJ Bartzelonan izango da, hilak 12an, igandean, Kataluniako alderdi abertzale eta soberanistekin, espetxeratutako politikarien askatasuna exijitzeko, eta Kataluniarekin bat egin behar duelako.

Kataluniako herriarekin dugun elkartasun-grina ez dago ezbaian. EAJ goitik behera bat dator biharko manifestazioaren leloarekin, baina ez dator bat ekimena prestatzeko moduarekin. Zoritxarrez, deialdiak ez ditu aurreko bien baldintzak betetzen. Guztion artean hala erabakitzen dugunean eta beharrezkoa denean mobilizatuko gara (gaur bertan egingo dugu), baina ez da gure asmoa euskal gizartea etengabe mobilizatzen aritzea. Prest gaude etorkizunean ekintza partekatuak egiteko beste indar politiko eta sozial batzuen eskutik. Gure gertutasuna indarrean dago, mahai gainean. Baina EAJk elkarretaratze batean parte hartzeko elkarlana egon beharko da, ikuspegi zabala, pluraltasuna eta integratzeko borondatea. Hori guztia gailendu beharko dira, eta ez batzuen edo besteen estrategiak.

Azken hilean, euskal gizartea bi aldiz irten da kalera modu jendetsuan. Zoritxarrez, Kataluniako gertaeren bilakaeraren arabera, litekeena da hemen ere, Euskadin, mobilizazio gehiago egitea. Indarrez eta modu plural eta integratzailean irteteko, Kataluniak markatu behar du pauta, noiz eta nola. Eta guk halaxe egingo dugu. Beti Kataluniarekin, eta Katalunian.