Prentsa Aretoa

Berriak

2017/11/10

EAJ-PNVk Eduardo Vallejo de Olejua “solaskide nekaezinaren” heriotza deitoratu du, “negoziatzeko borondate hura” leku guztietara eraman zuela gogoratuz

Gernika-Lumoko alkate, eusko legebiltzarkide edo Kongresuko diputatu izan zena gaur goizean zendu da 81 urte zituela.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Eduardo Vallejo de Olejua “solaskide nekaezinaren” heriotza deitoratu du, “negoziatzeko borondate hura” leku guztietara eraman zuela gogoratuz

ARGAZKIA JAITSI

Eduardo Vallejo de Olejua, Gernika-Lumoko alkatea, eusko legebiltzarkidea eta Kongresuko diputatua, gaur goizean zendu da Natxituako etxean, 81 urte zituela. Bere jaioterrian oso estimatua zen Vallejo de Olejua , 1987  eta 1988 urte bitartean legebiltzarkide izan zen, 1989 eta 1993 bitartean Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatu, bi legealditan (1991  eta  1999 urte bitartean )Gernika-Lumoko alkate  eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide 1983tik 1988 urtera bitartean.

Bere heriotzak jeltzale guztiok penatu gaitu. Euzkadi Buru Batzarreko antolakuntza gaietarako burukide Koldo Mediavillak adierazi duenez “solaskide nekaezina zen eta negoziatzeko borondate irmo hura leku guztietan erakutsi zuen:Madrilen, Gorte Nagusietan; Europako mugimenduan, Bizkaian zein Gernikan. Foru hiribilduan beti gogoratuko dituzte alkate zeneko denborak”. EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak ere  bere doluminak adierazi dizkie Eduardo Vallejoren senideei eta elkarrizketaren alde erakusten zuen borondatea ekarri du gogora. “Elkarrizketa,negoziaketa eta akordioa izan ziren herritarren zerbitzura egin zuen lan nekaezinaren gidalerroak. Udal esparrua zuen beti gogoan eta asmo horrek gidatu zuen Bizkaian eta Madrilen. Hurrengo belaunaldientzako eredu izan dugu eta izango dugu Vallejo de Olejua. Bere irribarrea betiko egongo da gure artean”.

Goian Bego.