Prentsa Aretoa
Berriak
2017/11/20
Zornotzak Ganeko igerilekuko aldagela berriak egiteko lanak hasi ditu
Instalazio berrietan ezpal biomasa galdara bat egongo da, eguzki argi kontrolagailuekin eta horrek eraikina energiaren ikuspuntutik eraginkorragoa izatea ekarriko du
Pasa den astelehenean, azaroak 13, Zornotzako Ganeko igerilekuko aldagela berrien lanak hasi dira. Azpiegitura berri honek zerbitzu hobea emango du eta leku gehiago egongo da.
Lanak egiteko, Udalak oraingo aldagelen eraikina, igerileku alboan dagoena, bota egingo du eta berri bat eraiki, handiagoa.
Eraikin berri honetan beheko solairuan elkarren ondoan hiru bloke egongo dira. Eraikin nagusi biak aldagela eta dutxenak izango dira, sexuen arabera bereizita egongo direlarik. Hirugarrenean, biltegia eta botikina egongo dira. Azalera guztira 452m2-koa izango da. Oraingoarekin alderatuz gero, bikoitza.
Eraikin berriaren diseinuan kontuan izan da malda aurrean dagoela eta ingurunean txertatzeko ahalegina egin da. Horren ondorioz, estalkia desberdina izango da, belar artifizialarekin estalita egongo da eta honek aukera emango du bertan egoteko.
Eraikin berria neurri handi batean egungoa dagoen lekuan egongo da. Egitura nagusia hormigoi armatuzkoa izango da eta fatxada nagusitik eraikinera sartu ahal izango da. Alboko fatxadetan leihoak egongo dira argi naturala sartzeko eta baita aireztatzeko.
Eraikuntza efizientea
Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Horregatik, instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat izango dute eta eguzki argi kontrolatzaileak eta horrek eraikina energiaren ikuspuntutik eraginkorragoa izatea ekarriko du.
Aldagela berri hauek eraikitzeko Udalak 571. 000 euro inbertitutako ditu eta lanak egiteko 6 hilabete beharko direla uste da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25