Prentsa Aretoa

Berriak

2017/11/27

Arrigorriagan 3 egun euskaraz

Euskararen Eguna dela eta bultzatu da ekimena, eta bertan parte hartzen dutenek normalen euskara erabiltzen ez duten egoeretan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute abenduaren 1ean, 2an eta 3an

rss Ezagutzera eman
Arrigorriagan 3 egun euskaraz

ARGAZKIA JAITSI

Udalak aurkeztu du ekimena, udalerriko euskaltzale eta elkarteekin batera. Helburua da 3 egunez (abenduaren 1ean, 2an eta 3an) parte-hartzaile guztiek gaztelaniaz hitz egiteko ohitura aldatzeko eta euskarari eusteko konpromisoa hartzea.

Asmoa herritarrak aktibatzea da, bai eta talde batean euskaraz ez dakien bat dagoen bakoitzean gaztelaniara jotzeko ohitura aldatzea ere. Hori horrela, oraingoan, euskara ulertu baina normalean erabiltzera animatzen ez direnak ere izango dira helburua, ez euskaraz egiten dutenak soilik, euskara gutxi dakitenak, entzun eta pixka bat erabili nahi duten horiek.

Ekimen hau isileko hitzarmen bat da eta horren bitartez euskara dakitenek edo “armairutik atera” nahi dutenek hiru egunez eta normalean egiten ez duten egoeretan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute figura batzuen bitartez (Belarriprest eta Ahobizi). Horrez gain, gutxiago dakitenek ere euskaraz hitz egiteko edota euskara eta gaztelania tartekatzeko konpromisoa hartuko dute, norberaren arabera, baina beste hizlariari euskaraz hitz egiteko aukera bermatuz.

Programan parte hartu ahal izateko, bai Belarriprest, bai Ahobizi gisa, izena eman beharko da eta txapa batekin identifikatu. Horrela, aurrez aurre dagoenak ondo jakingo du bakoitzak zein paper bete behar duen: Belarriprest edo Ahobizi. Izena emateko inprimaki hau bete behar da edo, bestela, datuak arrigorriaga365@gmail.com helbidera bidali (izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa).

Alabaina, horrez gain, Euskararen Egunean ere, hizkuntza kalera atera nahi da eta ahalik eta gehien ikusarazi. Horretarako, lehenengo MINTZODROMOa antolatu dute. Parte-hartzaileak mahai batzuen inguruan elkartuko dira egun horretan bertan zehaztuko diren hiru gairi buruz hitz egiteko. Ondoren, mahai batetik bestera mugituko dira, giro apartan. Bestalde, Anjel Alkain izango dugu bertan aurkezle, eta Mintzodromoa amaitu eta gero, prest egongo da bakarrizketa dibertigarri batzuekin gu gozarazteko.

Halaber, musika, ekimen honetarako abesti eta dantza ikasteko aukera izango da, ekimena hobeto ulertzen lagunduko digutenak. Ez duzu aukera galdu nahi izango, ezta?