Prentsa Aretoa
Berriak
2017/11/28
Fiskalitateari buruzko akordioa Euskadiko erakundeetako aurrekontuen negoziaketara eramatea eskatu du Itxaso Atutxak
BBBko presidente andreak “kontraesankor” eta “behar ez den protagonismoaren fruitu” jo du PPk Arabako Kontuak negoziaketa markotik ateratzeko erakutsi duen borondatea
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak gaur aldeztu du EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiak une honetan zergen alorrean lantzen ari diren akordioa, lortzekotan, euskal erakunde guztietara eramatea, epe barruan erakunde guztietan 2018rako aurrekontuak onartu beharko dituztelarik. Hori dela eta, Atutxak desiragarri jo du akordio hori Eusko Legebiltzarrean eta Arabako Batzar Nagusietako aurrekontuetan ere islatzea, herrialde horretan EAJ-PNVk eta PSE-EE alderdiek ez baitute Kontuak onartzeko behar den gehiengoa egiten. Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko jeltzaleen buruak ez du zehaztu ustezko konpromiso hori noiz iritsiko den,baina adierazi du espero duela “ordu batzuen edo egun gutxiren buruan izatea”, negoziaketa “bide onetik doalako”. “Gertatzen dena da oso agiri xehatuak eta oso gai zehatz eta konplexuak adostu behar direla”. Edozein kasutan, Atutxak baieztatu duenez “ostiralean hiru alderdiak batu gineneko borondate berbera dago”.
PPk Arabako aurrekontuen negoziaketa akordio markotik ateratzeko erakutsi duen asmoaz galdetuta, Atutxak zera erantzun du “berez da gauza kontraesankorra, popularrak izan baitziren Eusko Jaurlaritzako akordioa sozialistek eta EAJk fiskalitatean proposatu eta adostu zituzten aldarazpenekin lotzea eskatu zutenak”. Bizkaiko exekutibako buruak zentzu berean gogoratu du azken urte biotan EAJ eta PPren arteko harremanak Araban ez direla “errazak “ izan. “Popularrak indartsu daude Araban, baina bakoitzak bere indarrak kalkulatu behar ditu. Denok dugu elkarren beharra, baina aktiboki parte hartu behar da eta uste dut une honetan Arabako PPkoak beharrezko ez den protagonismo bila ari direla”, esan du. “PPk egonkortasuna emateko erakusten zuen borondatea Araban adierazi ahal du beren beregi. Egiteko ohitura dute eta espero dut gaur, atzo erakutsi zuten jarrera aldatzea” gaineratu du. Atutxak espero du, zergei buruzko akordioa egotekotan, aurrekontuei buruzko akordioa egotea, “zuzenean elkarri lotuta egon ez arren, bai daude egonkortasuna eskaintzeko multzo horren barruan”.
Atutxak era berean deitoratu du EH Bildu “bere borondatez” aurrekontuen negoziaketatik kanpo geratu izana, eta azaldu du lehenengo unetik adierazitako asmo hori zela “EAJrekin akordioetara ez iristeko borondatearen isla”. “Ortuzarrek berak azaldu zuen gaitz hori ‘peneubitisa’ dela eta oso argi ikusi da oraingo honetan: erabakia hartua zuten lehendik, eta gidoi bat bilatu zuten” zehaztu du. Atutxak, dena dela, EH Bilduk iragan ostiralean aurkeztu zuen eskaintza begi onez hartu du baina esan duenez akordioetara iristeko borondatea “gauza zehatzetan ikusi behar da eta, horretarako, akordioetara ez iristeko borondaterik gabe eseri behar da, hori baita une honetan EH Bilduri antzematen zaion jarrera”. Ildo beretik, Ezker Abertzaleari eskatu dio eguneroko politikagintzan “beste urrats bat” ematea. “Ez bakarrik aurrekontuak negoziatzeko orduan,baizik eta baita erakunde, Batzar Nagusi eta udaletan, Euskadin politikagintza denon artean egin dezagun”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25