Prentsa Aretoa
Berriak
2017/12/22
Loiuko herritarrek etorkizunerako kultur azpiegiturak aukeratu dituzte
EAJ-PNVko gobernu taldeak herritarrei galdetu die udalerrian hurrengo urteetako kultur eskaintza eta aisia ardaztuko duen azpiegituraz
Herriko gazteek eta familiek kultur jarduerak eta aktibitateak gozatzeko nahi duten lekuaren inguruan planteatu zituzten ideiak eta proposamenak jaso ondoren, iragan ostiralean EAJ-PNVko gobernu taldeak bi proiektu aurkeztu zituen eta, beste behin ere, Loiuko herritarrei aurkeztu zitzaizkien beren iritzia eman zitzaten. Prozesua amaitutakoan, B proiektua izan da gehiengo zabal batek aukeratu duena,hau da, galdeketan parte hartu duten herritarren %90ak hautatu duena. Hauxe izan da Loiuko Udalak herritarrei halako proiektu handi bati buruz galdetu dion lehen aldia. Galdeketa eta herritarren parte hartze bidez herritarren irizpidea jasotzeko eta neurtzeko aukera paregabea izan da. Gardentasunerako eta egiazko parte hartzerako tresna, herritargo osoari udalerriaren garapenean parte hartzeko eta XXI. mendeko Loiu diseinatzeko aukera ematen diona.
Bozketara eraman diren bi proiektuetan jasota dago auditorioa egingo dela antzezpen mota askotarikoak egiteko aukera ematen duen eszenatokiarekin, hau da, zine emanaldiak, antzerkia, hitzaldiak, askotariko ospakizun eta jaiak, eta abar.
A Proiektuak 115 lagunentzako edukiera aurreikusten du: auditorioa, biltokia eta udal agiritegia oraingo Kultur Etxearen beheko solairuan. Proiektu honetan ere jasota dago pilotalekuko hormak konpontzea.
B Proiektuak edukiera txikiagoa aurreikusten du: auditorioa, gimnasioa makina gelarekin eta entseguetarako lokal modernoa gazteentzat.
Loiuko Antzokia izango da, hurrengo urteetan, udalerrian egingo den kultur jardueraren egoitza eta gune nagusia, eta Loiu berriaren eta orain arteko herrigune zaharraren arteko lotura bihurtuko da. Halaber,Loiuko kultur azpiegitura berri honek udalerriari emango dio Txorierriko Mankomunitateak eskualdeko beste udalerriekin batera antolatu ohi dituen kultur, arte eta aisia adierazpenen zirkuituan parte hartzeko aukera. Orain arte Loiuk ez du halakorik egiterik izan azpiegitura eta logistika egokiaren faltan egon delako.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25