Prentsa Aretoa
Berriak
2017/12/27
Galdakaok haurrentzako leku gehiago egokitu ditu
Zabalik daude Agirre Lehendakariaren plazako haurrentzako jolasak estalkiaren lanak amaitu ostean
Joan den larunbatean zabaldu ziren Agirre Lehendakariaren plazan dauden haurrentzako jolasak, gainean duten estalkiaren lanak amaitu ostean. Honekin, hiru dira Galdakaon estalita dauden haurrentzako jolasguneak, Urreta eskolakoa eta Romualda Zuloaga plazakoa kontuan hartuta. Laster, laugarren bat zabalduko da, Usansolokoa.
Agirre Lehendakariaren plazan jarri den estalkiak metalezko egitura arina du, eta gainean polikarbonato konpaktuko tira jarraitu batzuk ipini dira, eguzki-argia ahal den ondoen aprobetxatu ahal izateko. Aurrekontua 200.000 eurotik gorakoa da.
Horretarako, forma oktogonaleko egitura bat planteatu da, tarteko zutabe bakoa, jolasen segurtasun-eremuekin interferentzia guztiak ekidinez eta, era berean, egitura ahal den arinena egin ahal izateko konfigurazioarekin.
Modu horretan, idatzitako proiektuaren arabera, eremu estaliak sortu dira gomazko zoladuratik kanpo ere. Ondorioz, eguraldiaren gorabeheretatik babestuta egongo diren bankuak ipini ahal izango dira bertan, eta horrela, euria denean ere, jarduera guztiak egin ahal izan dira.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















