Prentsa Aretoa
Berriak
2018/01/13
EAJ-PNVk irmotasun osoz salatu nahi ditu hainbat batzokiren kontra egin diren erasoak, eta gaurko manifestaldiaren deitzaileei eskatzen die erasoen egileak publikoki gaitzestea
EAJ-PNVk Amorebieta-Etxanon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Ugao-Miraballesen eta Zorrotzan dituen egoitzetako hormak pintadekin agertu dira gaur talde jeltzalearen kontrako irain larriekin
Euzkadi Buru Batzarrak eta Bizkai Buru Batzarrak Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes eta Zorrotzako batzokien kontra bart gauean eginiko erasoak salatzen ditu. Egoitza jeltzale hauetako hormak pintadekin agertu dira gaur goizean eta hauetan EAJ-PNVren kontrako irain larriak irakur zitezkeen, besteak beste alderdi jeltzaleari “faszista” deitzeko eta “herriaren askatasunaren kontrakoa” dela esateko esaldiak. Beste batzuk izan dira “Presos jo ta ke” eta “Presoak Kalera”.
Zoritxarrez, enegarren aldia da EAJ-PNVren aldetik halako ekintzak txarretsi beharrean aurkitzen garela. Denboraz eta lekuz kanpokoak izateaz gain ez diote elkar ulertzeko asmoari laguntzen eta orain arte ez dugu inolako erantzun egokirik jaso Ezker Abertzalearen edo ingurukoen aldetik. Edozein alderdi politikori eginiko erasoa ekintza larri eta erabat onartezina delarik, gaueko erasoak bereziki onartezinak dira gaur bertan Ezker Abertzalea Bilboko kaleetara irtengo delako ETAko presoen inguruan egiten dituen aldarrikapen guztiz legitimoak aldarrikatzera. Zilegia da, hain zuzen, demokrazia, presoen eskubideak eta beste edozein kontu politiko aldarrikatzea. Aitzitik, ez da bat ere zilegia, alderdi politikoen egoitzetan pintadak egitearen bidez edo antzeko ekintza antidemokratikoen bidez ezein aldarrikapen egitea. Halako ekintzek eta, batez ere, Ezker Abertzalearen isiltasunak berez azaltzen dute zergatik ez duengaur EAJ-PNVk pankarta eta kalea beraiekin partekatzen.
Manifestaldiaren deitzaileei eskatzen diegu sabotaje hauen egileei gaur bertan eta publikoki gaitzestea eta egin diren ekintza onartezin horiek guztiak txarrestea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25