Prentsa Aretoa

Berriak

2018/01/24

Sopelak Iturrieta parkea berrituko du martxoan

120.000 euro inguru inbertituko dira 'Balea' izenaz ezagutzen den parkea berritzeko eta parkeko jolas berrien instalazio lanetarako

rss Ezagutzera eman
Sopelak Iturrieta parkea berrituko du martxoan

ARGAZKIA JAITSI

Iturrietako parkea, “Balea”ko parkea bezala ezagunagoa, azkenengo 6 hilabeteetan Sopelako Udalak umeentzako berrituko duen laugarren parkea izango da. Iazko urrian Artazakoa bukatu eta Gernikakoa eta Errekaganekoa abian jarri ondoren, jolas berrien birgaitze eta instalazio lan hauek martxoan hastea aurreikusten da, 2 hilabeteko egikaritze-epearekin. Jolasen horniketa eta instalazioa adjudikaziora atera da 126.000 eurotan (BEZ barne) eta hemendik gutxira proiektuaren adjudikazioa burutuko da. Datorren asteetan lanez arduratuko den enpresa eta lanen zenbatekoa ezagutuko dira.

Aipatu behar, EAJ-PNV eta PSE alderdiez osatutako Gobernu taldeak diseinatu eta egokitutako berritze bat dela, DB-TU alderdiaren ekarpenak jasoz, umeentzako parkeak guztiz eraberritzeko alde bien artean lortutako akordioaren esparruan. Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “Udala azkenengo hilabetetan ahalegin handia egiten ari da udalerriko jolas gune desberdinen berritze lanak abian jartzeko”. Dena den, zinegotzi jeltzaleak “Aisia eta jolas guneak hornitzea Udala legealdi hasieratik lanean ari den lerroetariko bat da, Sopelako herritar guztiek parke berri, irisgarri, egokitu eta integratuago batzuez gozatu ahal izateko”.

Zortzi jolas gehiago, zoladura berri seguruago bat eta jolaserako 300 metro karratu gehiago

Iturrietako parkeko laugarren jarduketa honekin, Sopelako Udalak udalerrian txikienentzat dauden gune guztiak hobetzea bilatzen duen instalazio eta jolasak berritzeko planari jarraipena ematen dio.

Gauzatuko diren lan zehatzei dagokienez, hiru gune berri sortzea aukeratu da, parkean egungo jolasen azalera osatuko duen, aisia eta jolaserako 300 metro karratu inguru gehiagoko eremua eraikiz.

Gune berri hauek umeentzako jolasak eta kirol ekipamenduak izango dituzte etxeko txikienentzat zein adin handiagokoentzat, herritarren eskaerei erantzuna emanez. 

Gune berrietako baten, 300 metro karratuko segurtasuneko zoladura bat jarriko da non umeentzako 5 jolas berri ipiniko diren:

• Jolas anitzeko egitura bat: hiru txirrista, hainbat sarbide, tutuzko pasabide bat, eskailera bat, bi errokodromo, OHE (objektu hegalari ezezagun) eta espazio-ontzi itxura desberdinetako bost plataforma eta panel izango ditu.
• Piramide jolas bat: soka armatuzko sarez osatua.
• Etxola bat: etxetxoetara jolasteko, eskalatzeko jolas bat eta banku txiki bat izango ditu.
• Malguki bat: 5 erabiltzailerentzako jolasa (ibilgailu mota)
• Karrusel bat: gehienez 6 umerentzako edukierarekin.

Bigarren gune baten, tirolina bikoitz bat ezarriko da, 40 metroko luzerakoa, 7 eta 14 urte bitarteko umeei bideratutakoa.

Hirugarren eta azken guneak, errokodromoa eta frontoia osatuz, hurrengo instalazioak izango ditu:

• Street workout bat: ariketak egiteko balio duten metalezko barren bidez elkar lotutako 9 zutoinez osatua. Kulunkatzeko eraztunak eta eskalatzeko igoera horizontal bat izango ditu.
• Futbol zelai txiki bat: 17 metro luzeran eta 9 metro zabaleran izango ditu. 4 4ren kontra futbolean jolasteko bi ateko gunea izango da.
• Saskibaloiko bi saski: bata txikienentzat eta bestea handiagoenentzat, biak kanporako bereziki diseinatuak.

Gernika eta Errekaganen instalatzen ari diren jolasak

Besteak beste, Errekaganen kulunka misto bat, hiru torreko jolas anitz bat eta baporezko lokomotora eta dagokion bagoia jarriko dira. Gainera, berritze lanek segurtasuneko zoladura berri bat jartzea ere kontutan hartzen dute. 144 metro karraturaino handituko den zoladura honen inguruan 2 eta 6 urte bitarteko umeen bizikleta eta motorrentzako diseinaturiko Slurry moduko jolas zirkuitu bat ipiniko da. Zirkuitu honek zentzu bietako lerroak marraztuta izango ditu gorriz eta zuriz.

Gernikan, jolas gunea 180 metro karratu ingurura iritsi arte handituko da. Hobetze lan hauen ondorioz, herritarrek jolas gune askoz zabalago bat izango dute, kulunka berri bi (kulunka habia + kulunka arrunta bi eserlekurekin), hegazkin txiki bat, helikoptero bat eta hodeien gune batekin.