Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/07
Aldana Tabernako atentatuko biktimentzat oroimena eta justizia eskatu dio Legardak Barne Ministroari, eta egileen inpunitatea salatu du
Diputatu jeltzaleak kritikatu duenez “ematen du Zoidori ez diola axola Barne Ministerioaren agiritegietan daturik ez egoteak”, eta iragarri du Euzko Abertzaleak taldeak ikerketa irekitzeko eskatuko duela
Euskadiko Autogobernua gaurkotzeko EAJ-PNVren proposamena
DOKUMENTOAK - 2018/02/07
Mikel Legardak, Barne gaietarako batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea denak, oroimena eta justizia eskatu du gaur, Bizkaiko Alonsotegi herriko Aldana Tabernaren kontra egin zen atentatuko biktimentzat eta era berean salatu du eraso haren egileek, 38 urte geroago, zigorra jaso gabe jarraitzen dutela.
Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, diputatu jeltzaleak gogoratu du 1980ko urtarrilaren 20an lehergailu indartsu batek eztanda egin zuela Alonsotegiko Aldana Tabernan eta eraso hartan erail zirela Liborio Arana, Manuel Santacoloma, Maria Paz Ariño eta Pacífico Fica herritarrak eta beste 10 pertsona zauriturik irten zirela. Haietako asko EAJko alderdikide edo alderdizaleak ziren, tabernako ohiko bezeroak eta jabeak bezala. Dena dela, 38 urte geroago eta Ministroak berak Osoko Bilkuran konfirmatu duenez, ez dago eraso horri buruzko daturik. “Ematen du Ministroari ez diola axola Barne Ministerioko agiritegietan eraso horren daturik ez egoteak” kritikatu du Legardak. “Ofiziozko ikerketa prozesua irekiko zuela erantzutea espero genuen ezer ez egote horren arrazoia ezagutzeko,baina ez du egin eta,beraz, guk eskatuko diogu” iragarri du diputatu jeltzaleak.
Hitz egiteko izan duen tartean, Legardak azaldu du “talde erailketa hau”, Estatuko terrorismo zeritzonari lotutako GAE taldeak aldarrikatu zuen eta ikerketa José Amedori agindu zitzaion, hau da, Segundo Mareyren bahiketagatik eta Consolation eta Batzoki tabernetako erasoengatik 117 urterako kartzela zigorra ezarri zitzaionari. “Uste al du Ministro jaunak eraso horren inguruabarrak argituko zirela Amedo buru zelarik eta egileen artean Barakaldoko polizia etxeko kideak izan zitezkeenean?” galdetu du Legardak. “Ez genuke pentsatu nahi halako inguruabar arraroek zerikusirik izan dezaketela gaizkileen artean `etarrak, batasunoak, peneubistak eta Euskadiko Eliza´ sartzearekin, berrikitan Manuel Sánchez Corbí UCOko operazio buruari entzun diogun bezala” gaineratu du.
“Biktimek eta beren senideek, orain arte inolako informaziorik jaso ez dutelarik, oroimena eta justizia merezi dute orain arte isiltasunezko eztanda baten mende egon direlako eta egileek zigorra jaso gabe jarraitzen dutelako”, ezarri du. Horregatik berretsi du Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Barne Ministerioari ikerketa eskatuko diola eraso horren datuen desagerpenaren inguruan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25