Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/08
Zamudiok iraunkortasunaren aldeko apustuari eutsiz bilketa selektiborako zakarrontziak jarri ditu
Oinezkoentzako gune berriak aurreikusten dira baita ere, irisgarritasunaren aldeko apustua eginez
Zamudioko Udalak, azken egunotan, kolore ezberdinekin bereizitako paperontziak jarri ditu herritargoari zaborrak banatzeko erraztasunak emateko eta hondakinen bilketa selektiboarekin inplika daitezen. Arlo hori ere lantzen ari dira egunotan Waste4Thing Europa mailako proiektuan. Horretarako,lanbideren Enplegu Plan baten bidez udalerriko bi pertsona kontratatu dira hurrengo sei hilabeteotan Zamudio ederrago jartzeko lanak egin ditzaten, besteak beste zakarrontzi selektibo berri hauek jartzea eta daudenak lekuz aldatzea eta lorategi eta parkeetan jartzea.
Ekimen hau kokatzen da Zamudio egunotan murgilduta dagoen Waste4Think proiektuaren barruan. Hain zuzen ere, Zamudioko udalarekin batera proiektu honetan parte hartzen ari diren beste udalerriak dira Halandri (Grezia), Seveso (Italia) eta Cascais (Portugal). Proiektuaren helburu nagusia da hiri hondakinen kudeaketan iraunkortasunari laguntzen dioten aukera ezberdinak saiatzea eta optimizatzea, teknologia berrietan oinarrituta eta hiritargoaren inplikazioa sarituaz.
Ildo beretik, edukinontzi berriak jarri dira erabilitako haur-oihalak poltsa itxietan botatzeko eta balorazio energetikorako prozesu bidez kudeatzeko. Edukinontzi hauek ordezkatuko dituzte urtarrilean aldi baterako jarri zirenak Txorierriko Etorbidean, 5.ean, Aresti Kalean, Uribe Plazan eta Txinbo Kalean.
Edukinontzi horiek erabiltzerako orduan guztiz ezinbestekoa da haur-oihalak poltsa itxietan botatzea euri urak busti ez ditzan eta higiene kontuengatik. Haur-oihalak Halandrira bidaliko dira (Grezia) eta han Waste4Think proiektuaren barruan garatzen ari diren sistema bidez balorizatuko dira.
Oinezkoek lehentasuna izango duten gune berriak herrigunean
Beste alde batetik,mugitzeko arazoak dituzten pertsonen mugikortasuna errazteko helburuarekin, herrigunetik dabiltzan ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoei babes handiagoa emateko, oinezkoek lehentasuna izango duten gune berri bi jarriko dira. Gune hauek izango dira Ganekogorta kaleak Txinbo eta Oiz kalearekin egiten dituen bidegurutzeak. Gune horietan lurzoru osoa jasoa izango da eta oinezkoentzako marrak jarri beharrean, gune osoan lehentasuna oinezkoek izango dute.
Esku hartze hau dago Zamudion irisgarritasunaren alde egiten ari diren lanaren barruan. Izan ere duela hilabete batzuk pasabide berriak jarri ziren Pinoa inguruan auzo horretan bizi diren pertsonentzako gune egokiagoa egiteko eta inguru horretatik dabiltzan ibilgailuen abiadura murrizten laguntzeko. Halaber, Daño auzoko egoera ere hobetu zen Lekunbarrin pasabide jasoa egin zenean eta Ugaldeguren III.a poligonoan ere halako pasabidea dago Atzene zubitik Zamudioko herriguneraino.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25