Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/06
Galdakaok herritarren parte-hartzearen alde egiten du
Herritarren parte-hartze prozesua hasi da Ander Deuna kalea zirkulazino noranzko bakarrekoa bihurtzeko
Galdakaoko udalak herritarren parte-hartze prozesua hasi dau, Usansoloko Ander Deuna kalea zirkulazinorako noranzko bakarrekoa bihurtzeko proposamenari buruz daukien eretxia jakin ahal izateko.
Parte-hartzeari laguntzeko liburuxka batzuk banatu dira eta bertan herritarren eretxiak jasotzeko galdera-sorta laburra be badago. Liburuxka honeek bete ondoren, Esan Bulegoan edo Txapelenan bertara joanda entregau leiz, edota postako buzoietan be itxi leiz frankeo barik. Era berean, udalaren web-orrian leiho bat edegi da, parte-hartzea on-line sustatzeko. Azken eguna martiaren 16a izango da.
Ander Deuna kalea noranzko bikotxeko bidea da Usansoloko herrigunea Hegotik Iparrera zeharkatzen dauena, Pertxin eta Laminarrieta kaleen artean, 475 metro luze da eta 6 eta 9 metro arteko zabalera dauka. Tarte horretan 26 aparkaleku dagoz.
Kalean trafiko handia dagoe ta sarritan ilara bikotxean itxitako ibilgailuek eten edo zaildu egiten dute zirkulazinoa. Ez bertan bizi diranek ez dendetako bezeroek ez daukie aparkaleku nahikorik, ezta zamalanak egiteko plaza nahikorik be.
Proposatzen da Ander Deuna kalea zirkulazinorako noranzko bakarreko bidea bihurtzea (hegoa-iparra), Ibaiondo eta Laminarrieta artean. Aldaketa honen bidez, trafikoa antolatu eta arinago izatea lortu ahal izango da, oinezkoak hobeto ibili, 72 eta 88 arteko aparkalekuak sortu eta dendentzako zamalanak egiteko eremuak egon daitezan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25