Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/08
EAJ-PNVk hainbat batzokiren kontra eginiko erasoak salatu eta gaitzetsi ditu, eta Ezker Abertzaleari eskatu dio egileak publikoki ezeztatzea
Sabindarrak (Bilbo), Portugalete, Gernika-Lumo, Mungia, Busturia eta Lekeitioko egoitzak talde jeltzalea “eraile” deitzeko eta Xabier Rey presoaren heriotzaren erantzule egiteko pintadekin agertu dira
Bizkai Buru Batzarrak iragan goizaldean Sabindarrak (Bilbo), Portugalete, Gernika-Lumo, Mungia, Busturia eta Lekeitioko batzokietan bart gauean egin diren erasoak salatu eta txarretsi ditu. Egoitza jeltzale hauen hormak pintadekin agertu dira gaur goizean eta bertan irakur zitezkeen EAJ-PNVren kontrako salaketa era irain larriak zeinetan talde jeltzaleari “eraile” deitzen zaion eta Xabier Rey ETAko presoaren heriotza leporatzen zaion. Zoritxarrez, enegarren aldia da EAJ-PNVren aldetik halako jarduerak salatzera irten behar dugula. Lekuz eta denboraz kanpo daude eta ulertezinak dira eta orain arte ez dugu erantzun eraginkorrik jaso ez Ezker Abertzalearengandik ezta ETAko presoen inguruan zilegitasun osoz ari diren kolektiboengandik, alderdi honek kolektibo horiekin harreman normalizatua daukan arren.
Zilegi da demokrazia, presoen eskubideak eta bestelako edozein kontu politiko aldarrikatzea. Zilegi eta beharrezkoa da dispertsioa salatzea, zeinen amaiera EAJ-PNVren aldetik eta gobernu ardurak ditugun erakundeetatik aldarrikatzen dugun, Eusko Jaurlaritzatik hasita. Ez da bidezkoa,ordea, dispertsioa neurri honekin zerikusirik ez duten alderdi politikoetako egoitzetan pintadak egitea bezalako jarduera bidegabe eta demokratikoekin borrokatzea. Beraz, Ezker Abertzaleari eta presoen eskubideen defentsan ari diren kolektiboei eskatzen diegu sabotaje hauen egileak ezeztatzea eta jokaera hori berehala bertan behera uztea exijitzea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25