Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/14
Amaia Agirre Muñoa EAJ-PNVren Getxoko Alkatetzarako hautagaia izango da
Ondarreta, Algorta eta Getxo Zaharreko uri batzarrek erabaki dute bera izango dela 2019ko hauteskundeetara talde jeltzaleak eramango duen zerrendaburua
Amaia Agirre Muñoa izango da Getxoko EAJ-PNVk 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. Getxoko Euzko Alderdi Jeltzaleak egin dituen hiru Uri Batzarrek (Ondarreta, Algorta eta Getxo Zaharra) aho batez erabaki dute Amaia Agirre izango dela 2019ko udaberrian egingo diren udal hauteskundeetara talde jeltzaleak eramango duen zerrendaburua.
Amaia Agirre Muñoak 43 urte ditu eta psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzeko nahikotasun agiria dauka eta 20 urte daramatza gatazkak konpontzeko esparruan eta talde kudeaketa,bitartekaritza eta dinamizazio alorrean. Gaur egun Agirre Lehendakari Center For Social and Political Studies izeneko zentroan lan egiten du eta Komunikazio,Parte Hartze eta Gardentasun zinegotzia da Getxoko udalean.
Euskalduna da eta gaztelaniaz aparte hitz egiten du ingelesez eta frantsesez, familiarekin zerikusia daukan ororen zale handia da eta oso gustuko ditu kirola, artea, gastronomia eta bidaiak egitea. Amaia Agirrek,halaber, bere formazio akademikoagatik eta bere lanbidean egiten duen lanagatik oso ondo ezagutzen ditu Europako zein Ipar Amerikako errealitateak, eta lan esparruan eta bere bizitza pertsonalean egin duen ibilbideagatik oso ondo ezagutzen du gizakien arteko harremanekin zerikusia duen alorra, gatazkak konpontzeko lanetik hasita eta berrikuntzarekin zerikusia duten gai guztiak . Esparru instituzional eta sozialetan eskuratu duen kulturari esker oso profil berritzaile eta egokia dauka, EAJ-PNVk betidanik gorpuztu dituen baloreekin ezin hobeto uztartzen dena.
Hori guztiari gehitzen zaio emakumea dela eta Jose Antonio Agirre Lekube Lehendakari eta Getxoko alkate izan zenaren biloba dela; eta,horrez gain, Getxoko udalaren barruko bizitza goitik behera ezagutzen duela Imanol Landa Jauregi gaurko alkatearen taldean egiten duen lanari esker. Beste hainbat ezaugarrirekin batera, horiek izan dira gaur, 2018ko otsailak 14, asteazkena, Getxoko Uri Erakundeetan egin diren Uri Batzarretan Amaia Agirre Muñoari aho bateko babesa emateko orduan kontuan hartu diren alderdi nagusiak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25