Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/14

Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango da Durangoko EAJ-PNVren alkategaia

Durangoko Uri Erakundeak gaurko batzarrean erabaki du Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango dela 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua

rss Ezagutzera eman
Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango da Durangoko EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia izango da Durangoko EAJ-PNVk 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako burua. Hala erabaki du Uri Erakunde jeltzaleak gaur arratsaldean egin duen batzarrean.

Elkoroiribe Zenikaonandiak bere ibilbide profesionala esparru publikoan zein pribatuan garatu du. Gaur egun da Osasun sailburuaren kabinete burua eta, aurreko legealdian, Kanpo Harremanetarako aholkularia izan zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria izan zen 2007 eta 2009 urte bitartean. Esparru pribatuan Dilusiones de Vive enpresaren sortzailea izan da (ekitaldiak antolatzera dedikatzen den enpresa), Montevideo joko aretoko tabernaren jabea izan da eta Urtzi pubeko zerbitzari izan ondoren bazkide bihurtu zen.

Hautagai jeltzalearen curriculum akademikoa ere bada luze eta zabala. Alkategaia Publizitate, Harreman Publiko eta Marketingean graduatu zen London Metropolitan unibertsitatean, Barne Komunikazio masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Turismoan diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean. Euskaraz gain hitz egiten du ingelesez eta frantsesez.

42 urterekin, Mireia Elkoroiribe Zenikaonandiak 2019ko udal hauteskundeetan Durangoko EAJ-PNVk bere jaioterriko zerrendaburu izateko egin dion eskaintza onartu du; Elkoroiribek “ilusio eta konpromiso handiz eta begirunez eta apaltasunez” hartuko duen erronka berri hau.