Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/13
Joseba Urbieta izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Alonsotegin aurkeztuko duen alkategaia
Urbietak herriko alderdikideek aho batez eman dioten babesa eskertu du eta “lana eginez eta erabateko dedikazioarekin” erantzungo duela baieztatu du
Joseba Urbieta Lemosek, Alonsotegiko gaur egungo alkateak, EAJ-PNVren zerrendaburu gisa errepikatuko du datorren urteko udal hauteskundeetan. Urbieta aho batez aukeratu zuten iragan martxoaren 12an Alonsotegiko EAJ-PNVk egin zuen uri batzarrean. Hautagai jeltzaleak 44 urte ditu eta elektronika gradua ikasi zuen.
Urbietak Alonsotegiko alderdikideek aho batez eman dioten babesa eskertu du eta “lana eginez eta erabateko dedikazioarekin” erantzutea espero du “udalari dagokion arloan, gure herrikideen bizimodua hobetzeko”.
“Hurrengo hauteskundeetarako urte bete falta delarik, esan dezakegu 2015eko hauteskundeetan aurkeztu genuen hauteskunde programan eraman genituen ia proposamen eta proiektu guztiak bete ditugula. Egoera ekonomikoari begiratuta prestatu genuen doikuntza planak erabat aldatu du gure egoera, une honetan gure zorra 2 milioi eurokoa da. Pentsatu baino urte bete lehenago iritsi gara egoera horretara. Erakutsi egin dugu EAJ-PNV Alonsotegin bide onetik joan dela eta gauzak ondo egin direla luzaro inguruan ibili zaizkigu zoritxar-igarleek bestela esan arren”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak.
Joseba Urbietak era berean azpimarratu behar du bere lantaldeak eginiko lanaren beste alderdi garrantzitsu bat. “Gogora ekarri behar dugu Arbuio Auzoan jarri dugun jolas parkea, lehen mailako instalazioekin eta kirola praktikatzeko zein jolasean aritzeko lekuarekin. Oso harrera ona jaso du inguruan bizi diren herritarren artean”.
Hurrengo legealdira begira, Urbietak uste du Alonsotegik hazi arazten jarraitu behar duela eta Bizkaiko eskualde honetan erreferentea izatea lortu behar duela. “Gure inguruan egingo diren inbertsioek eragina izango dute gure herrikideen ongizatean eta beren bizitza kalitatean. Pausuz pausu, atzera egin gabe, Alonsotegik aurrera egitea lortuko dugu eta harro egongo gara udalerri atsegin eta modernoan bizitzeaz, herri hau bizitoki duten guztiak errespetatzen dituen udalerria izateaz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25