Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/15
Orlan Isoird izango da, hirugarrenez, Berrizko EAJ-PNVren alkategaia
Azken agintaldi bietan Udalean eginiko lana abalatzen dute 2019ko hauteskundeetan ere Berrizko EAJ-PNVren zerrendaburua izateko
Orlan Isoird izango da, hirugarrenez, Berrizko EAJ-PNVk 2019ko hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia. Hala erabaki du gaur arratsaldean Berrizko EAJ-PNVren uri batzarrak, Isoird proiektu jeltzalea hauteskundeetara eramango duena izatea hirugarren aldiz erabaki duelarik.
Soziologian lizentziatua da eta bere helburu nagusia da “Berrizek aurrera egiten eta hobetzen jarraitzea herria egiten duten herritar guztien onerako”. Berrizko hautagaia jabetuta dago oraindik asko duela egiteko. “Azken urteotan ibilbidearen zati bat egin dugu, baina oraindik hainbat proiektu geratzen zaizkigu Berrizek bere herritarren bizitza kalitatea hobetzen jarrai dezan. Jardun horretan inbertzitzen jarraituko dugu gure lana eta agintaldi honetan geratzen zaigun denbora eta, herritargoak gure proiektua aukeratzen badu, bide beretik jarraituko dugu”, baieztatu du.
Agintaldi honetako proiektuen artean azpimarratu ditu Iturritza kalea hobetzeko lanak, herriguneko irisgarritasun egokia bermatzeko egitasmoan jasota daudenak, edo Lorentzo Deunaren baseliza inguruak hobetzeko lanak (herritargoak aurrekontu parte hartzaileetan planteatu zuen eskarietako bat). Halaber, era berean azpimarratu behar da proiektu sozio-kulturalei eta euskarari ematen zaien babesa eta laguntza.
Nabarmenak...
LEZAMA
2026/04/30
DURANGO
2026/04/29
ARRIETA
2026/04/29
GETXO
2026/04/28
ETXEBARRI
2026/04/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












