Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/16

Alberto Intxaurraga da Arteako EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko egiten duen apustua

“Ez dugu kea salduko. EAJ-PNVk gure Udala lideratu nahi du indarrarekin, batasunarekin eta ilusioarekin”, adierazi du alkategaiak

rss Ezagutzera eman
Alberto Intxaurraga da Arteako EAJ-PNVk alkatetza berreskuratzeko egiten duen apustua

ARGAZKIA JAITSI

Alberto Intxaurraga izango da EAJ-PNVk 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia eta herriko Alkatetza berreskuratzea izango du helburu. Hala erabaki zuen atzo arratsaldean herriko uri batzarrak, Intxaurraga proiektu jeltzalea hauteskundeetara eramango duena izatea erabaki duelarik.

Intxaurragak lan egiteko gaitasun handia dauka, elkarrizketa eta eztabaidetan trebatua da eta Arteako herritarrak ondo ezagutzen dituen 49 urtetako gizona da. Marketing gradua egin zuen eta arduradun lana egiten du galdaragintza enpresa batean. Bi seme ditu. Bere herriko bizitza politikoa ezagutzen du birritan korporazioko zinegotzia izan delako. 1887 eta 1991 urte bitartean zinegotzi izan ondoren, gaur egun ere bada Arteako EAJ-PNVren udal taldeko kidea. Hainbatetan ere izan da Arteako Uri Buru Batzarreko kidea.

Alberto Intxaurragak ezinbesteko jotzen du Artearen alde lan etengabea egingo duen lantaldea osatzea. “Ez dugu kea salduko, herri honetan denok elkar ezagutzen dugulako eta jakin badakigulako bestea nola funtzionatzen duen. EAJ-PNVk gure Udala lideratu nahi du indarrarekin, batasunarekin eta ilusioarekin. Baldintza horiekin espero dugu Arteako herritar gehienen konfiantza jasotzea, berriro ere, gure herriaz harro egon gaitezen”, baieztatu du.