Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/08
Josu Andoni Begoña izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Loiun aurkeztuko duen alkategaia
Herriko uri batzarrak gaur egungo alkatea aukeratu du talde jeltzaleak 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua izan dadin
Loiuko EAJ-PNVren Uri Erakundea, gaur arratsaldean egin den uri batzarrean, Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe Loiuko alkatea aukeratu du talde jeltzaleak 2019ko udaberrian egingo diren udal hauteskundeetan Loiun aurkeztuko duen zerrendako burua izan dadin. Begoñak 112 boto eta abstentzio bat jaso du eta beraz, Loiuko afiliazioak ia aho bateko babesa eman diote gaur egun herriko alkatea denari.
Josu Andoni Begoña (41 urte) irakaskuntza mundutik dator eta alkatea izateaz gain, zinegotzia izan da Ekonomia eta Ogasun eta Kultura eta Kirola arloetan, alkateordea eta EAJ-PNVren bozeramailea izan da Loiuko Udalean. Gaur egun Alkatetzaren ardurak daramatza bere gain 2015eko hauteskundeetan garaile irten ondoren. “Niretzat ohore handia da eta erantzukizun handia ere bai alkategai izendatua izatea. Azpimarratuko nuke alderdikideengandik jaso dudan babesa eta laguntza, niretzat hori delako gauzarik ederrena”, esan du.
Alkatetzan daramatzan hiru urteotan, Begoñak herriko garraioa hobetzea lortu du, bereziki Larrondo eta Loiuko herrigunearen artean jarri den linea berriarekin. Halaber, Loiu eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko konexio zuzena jarri da, bere agintaldian Etxebizitzako Zati Plana garatzen hasi da eta ahalegin berezia egin izan da gazteentzako etxebizitzak sustatzeko eta herriko Antzoki proiektua abian jartzeko. Egitasmo horiei lotuta, Begoñaren lantaldeak martxan jarriko ditu Larrondo auzoan egin diren udal lokal berriak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25