Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/15
Larrondoko mendi martxa igandean ospatuko da
Udalarekin batera, ekimena Gautxori Elkartea eta Danontzat Elkartearekin antolatuta dago
Pasa den legealdian udalerriaren gizarte eta kultura arloa Dinamizatzeko Lehen Plan Estrategikoa martxan jarri zen. Legealdi honetan plan horri eutsiko diogu udalerria sustatzeko, eta, gainera, bigarren Plan Estrategikoaren bidez Loiu herri aktibo eta bizia izatea lortu nahi dugu. Programatutako ekitaldien artean, azpimarratzekoa da Larrondo auzoko mendietan zehar egingo den mendi martxa; Artxandatik ere igoko da.
Martxoaren 18an, igandea, mendiko botak jantzi eta beste urte batez, Loiuko EAJ-PNVren udal gobernu taldeak antolatutako mendi-martxa arrakastatsuan parte hartuko dugu. Zazpigarren urtez antolatzen den kirol hitzordu honetan nahastu egingo dira, erdibana, natura dosiak eta ibilaldi atsegingarriak udalerriaren inguruan.
Ekitaldi batzuek, loiuztarrak bakarrik ez, beste udalerrietako pertsonak ere erakartzen dituzte parte hartzera eta Loiu ezagutzera. Horietako bat dugu Larrondoko mendi martxa. Auzo hori kirol ekitaldi baten premian zegoen, eta hori abian jartzen eta finkatzen ahalegindu gara. Hori dela-eta, Udaletik eta bi elkarteren lankidetzarekin (Gautxori Jai Batzordea eta Danontzat Elkartea) auzo horretako martxaren seigarren edizioa antolatu dugu martxoaren 19rako (igandea), udalerriko Gobernu Taldeak bultzatuta eta kirol proba horren antolakuntza lanetan presente egonda.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/18
DURANGO
2026/04/17
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












