Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/21
Jon Ander Aurrekotxea izango da Lezamako EAJ-PNVk udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategaia
Gaur egungo alkateak azpimarratu duenez, 2015eko hauteskundeetara eraman zuen egitasmoaren %90a bete da, baina “hori baino gehiago nahi dugunez, beste horrenbeste edo gehiago lan egiten jarraitu nahi dugu”
Lezamako EAJ-PNVk atzo arratsaldez egin zuen Uri Batzarrean erabaki zuen Jon Ander Aurrekoetxea izango dela 2019an egingo diren udal hauteskundeetan Lezamako talde jeltzaleak aurkeztuko duen alkategaia. Aurrekoetxea gaur egun da Txorierriko herri honetako alkatea.
Aurrekoetxea pozik dago bere lantaldeak 2015eko hauteskundeetarako eraman zuen egitasmoaren %90 a betetzea lortu dutelako. “Aldi honetan eraiki ditugu gimnasioa, ludoteka eta Lezamatik Larrabetzuraino doan espaloia, udalerriko sarrerako argiteria hobetu dugu eta landa guneetan hainbat hobekuntza egitea aurreikusten dugu. Horrez gain, eskolen inguruko kirol esparruan futbol eta saskibaloi zelaiak egin ditugu. Baina Lezamarentzat hori baino gehiago nahi dugunez, beste horrenbeste edo gehiago lan egiten jarraitu nahi dugu. Gure herrikideek horixe merezi dutelako”, azpimarratu du.
Aurrekoetxearentzat kudeaketa lan on baten gako nagusia da “lantalde ona” eratzea egunero egin behar diren eginkizunetarako. Eta azpimarratu du lan ildo horren ardatz nagusiena dela herritarrei hurbiltasuna erakustea. “Jendearekin hitz egin behar da, haiekin egon behar da, entzun egin behar zaie”, azaldu du.
Jon Ander Aurrekoetxea elektrikaria da lanbidez eta Lezaman ‘Txo’ ezizenez ezagutzen dute. Berarentzat, Lezamako onena da “herritarren artean dagoen harremana. Herri txikia gara eta denok gara elkarren ezagun. Oso gustuko dut kalera irtetea eta herrikideen izen eta abizenak ezagutzea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25