Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/21

Xabier Zubiaur izango da Sondikako EAJ-PNVk udal hauteskundeetara eramango duen zerrendako burua

“Udalerrian bizi diren herritar guztien bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzen jarraitu” nahi duela esan du hautagai jeltzaleak

rss Ezagutzera eman
Xabier Zubiaur izango da Sondikako EAJ-PNVk udal hauteskundeetara eramango duen zerrendako burua

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Zubiaur Agirrek berriz ere jaso du Sondikako Uri Erakundearen babesa atzoko Uri Batzarrean egin zen bozketan. “Sondikako herritarrek beren botoekin babestea nahi dugu eta, horrela, gure udalerrian bizi diren herritar guztien bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzen jarraitu”, baieztatu du hautagai jeltzaleak.

Sondikako alkatearentzat legealdiaren lehen hiru urte hauek oso positiboak izan dira hainbat arlotan. “Udal talde osoak ahalegin handia egin du Sondikako herritarren eta Udalaren arteko harreman sendoa eraikitzen. Uste dut herritarren eta korporazioaren arteko harreman zuzen eta parte hartzailea lortu dugula. Gizarte sareek ezinbesteko elementu izan dira horretarako. Auzoetako zinegotziaren figura sortu izana ere izan da udalaren eta Sondikako herritarren arteko hurbiltasun hori finkatzen lagundu diguna”.

Xabier Zubiaurrek udalerrian egin diren beste lan batzuk azpimarratu nahi ditu, Sondika hobetzen lagundu dutelakoan. “Joan Deuna auzoko sarbideetan eta auzo osoa birgaitzeko egin diren lanak funtsezkoak izan dira herritarrentzat eta merkatarientzat, batez ere argiteriari eta azpiegituretan egin diren berrikuntza lanei dagokienez. Halaber, umeentzako bi jolasgune berriztatu dira, haurreskola, txokoa eta jolastokia jarri dira martxan eta erretiratuen egoitza eta herriko eskolan hainbat lan egin dira”.

Zubiaurrek ez du esan gabe utzi nahi bi hilabeteren buruan hasiko direla Sangroniz auzoan Asua ibaia zabaltzeko lanak. “URArekin akordio batetara iritsi gara eta inguru horretako herritarrek eta industriek asko nabarituko dute”.

Xabier Zubiaur 45 urte ditu, ezkonduta dago, bi alaba ditu eta industria ingeniaria da. Alkatetzarako hautagaiak lankide izan dituen zinegotziak ekarri nahi ditu gogora “horiek gabe ezinezko izango litzateke Sondika deritzon proiektu hau aurrera eramatea. Lantaldea daukagu, proiektuak ditugu, ideiak ditugu eta,garrantzitsua dena, Sondika hobetzen jarraitzeko ilusioa dugu”.