Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/22
Ángela Egia izango da Gordexolako EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia
Egiak pasioa sentitzen du bere herriagatik, eta esan du lan egingo duela “udalerri honek alderdi guztietatik hazi arazten jarrai dezan”
Ángela Egia, Gordexolako gaur egungo alkatea, izango da datorren urteko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia. Egia asteazkenean, martxoak 21, Gordexolako EAJ-PNVk egin zuen Uri Batzarrean aukeratu zuten. Hautagai jeltzaleak alkatea izan baino lehen zinegotzia izan zen 1983 eta 1991 urte bitartean.
Politikaren munduan oso gaztetik sartu zelarik, 19 urterekin hasi zen, Egiak pasioa sentitzen du bere herriagatik, eta esan du bere lantaldearekin lan egingo duela “udalerri honek alderdi guztietatik hazi arazten jarrai dezan”. Horretarako esan du “azpiegiturak eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko lanarekin” jarraitu behar dela”. “Lorazainaren etxea’ El Molinar plazan kokatzen den udal eraikina birgaitu dugu oso egoera txarrean zegoelako. Orain herritarrei zerbitzua emateko erabili ahal dugu”.
Egiak azpimarratu du une honetan daukan lehentasuna dela “azpiegiturak, garraioa eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzea”. “Azken lau urteotan zuntz optikoa instalatu dugu, argiteria publikoaren efizientzia bermatzeko lana egin dugu (200 led argi berri jarri dira), auzoetako bideak konpondu ditugu eta basoetako bideak hobetu ditugu, igeritokietan, kultur etxean eta ikastetxean egin dugun bezala. Eta orain, baliabide ekonomikoak ditugunean saneamendu sarea hobetu eta kontsumorako uren sareak berritu nahiko genituzke, begi bistan egon ez arren azpiegitura horiek ezinbestekoak direlako. Halaber, hurrengo legealdirako proiektu nagusia ikastetxeko jolas gunea estaltzea izango da, gure herriko eskola umeentzako toki eroso eta egokiagoa sortuz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25