Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/22

Aitziber Oliban Gutiérrez izango da Erandioko EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia

Bere helburu nagusienen artean jartzen ditu “langabeziaren kontrako borroka, gizarte prestazioak eta herrigunetik urrun dauden bizitokiei eman beharreko arreta eta zerbitzua”

rss Ezagutzera eman
Aitziber Oliban Gutiérrez izango da Erandioko EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Gaztea eta langilea da, negoziatzen daki eta ondo ezagutzen ditu Erandion bizi diren herritarrak. Horiek dira Aitziber Olibanen ezaugarrietako batzuk eta Erandioko EAJ-PNVk aintzat hartu dituenak gaur bertan egin diren Udal Batzarretan hurrengo udal hauteskundeetarako alkategai izendatzeko orduan. Bere helburu nagusienen artean jartzen ditu “langabeziaren kontrako borroka, gizarte prestazioak eta herrigunetik urrun dauden bizitokiei eman beharreko arreta eta zerbitzua”.

Olibanek 37 urte ditu, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua, Ikerketa eta Merkatu tekniketan ere lizentziatua da, eta graduondoa dauka Dinamizazio eta Demokrazia Parte Hartzailean. Bere udalerriko bizitza politikoa ondo ezagutzen du birritan, 2003 eta 2011 urte bitartean, bere korporazioko zinegotzi izan delako. Hainbat barne kargu izan ditu Uri Buru Batzarrean eta gaur egun Bizkai Buru Batzarreko Idazkaria da.

Aitziber Olibanek ezinbesteko jotzen du “Erandioren alde lan egingo duen lantaldea eratzea”. Bere helburu nagusia da bere herrikideen ongizatea areagotzea eta, horretarako, hainbat arlotan sakontzea du helburu, besteak beste, programa eta beken bidez ume eta nerabeen heziketa osatzea, jarduera zehatzen bidez bizimodu osasungarriaren aldeko apustu irmoa egitea eta ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko baloreak sustatzea. Ez zaizkio arrotz egiten herrian gaur egun dauden aparkaleku arazoak, kirol zerbitzuetan dauden gabeziak eta enpleguaren kalitatean hobetu beharrekoak, eta horietan guztietan lan egingo duela baieztatu du.