Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/23
Imanol Zuluagak Gueñeseko alderdikiden konfiantza jaso du berriz ere
Herriko lau Uri Batzarrek gaur egungo alkatea aukeratu dute alderdi jeltzaleak Enkarterriko herri honetan 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua izan dadin
Sodupe, Olakoaga, Zaramillo eta Gueñeseko Uri Batzarrek Imanol Zuluaga Zamalloa aukeratu dute EAJ-PNVk Enkarterriko herri honetan 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua izan dadin. Zuluagak 54 urte ditu, Informazio Zientzietan lizentziatua da, ezkonduta dago eta bi seme ditu.
Gueñeseko gaur egungo alkateak udal kudeaketan eman dituen hiru urteetan egindako lanaz hitz egiterakoan azpimarratu nahi izan duenez “legealdi hasieran herrikideei agindu genizkien hurbiltasuna, arreta, erantzunak eta udal zerbitzu eta azpiegitura hobeak. Aldi honetan eginiko apusturik handienak ondorengoak izan dira: medikuen kontsulta berria Gueñesen, gaur egun eraikitzeko prozesuan dagoena; Zaramillo eta Olakoagara zuntz optikoa eramatea, gaur egun errealitatea dena; Zaramillon erretiratuentzako egoitza berria, inauguratuta dagoena, eta Sodupen DBHko institutu berria, haurreskola, aurrekontuetan jasota eta proiektu bidean dagoena”.
Zuluagak Gueñeseko herritarren ongizatea hobetu duten beste proiektu batzuk aipatu ditu “udal instalazioetako ordutegiak zabaldu dira, hainbat herrilan egin dira bideak,kaleak eta instalazioak hobetzeko. Gizarte politiketan azpimarragarriena da pertsona nagusien behatokia eta toki enplegu plana abian jarri direla eta oso apustu handia egin dela Eusko Jaurlaritzak zailtasun egoeran dauden pertsonei ematen dizkien laguntzak handitzeko”.
Imanol Zuluagak amaitzeko azpimarratu duenez, hurbiltasuna da Udalaren martxa ona bultzatzen duen gauza nagusienetakoa “hurbiltasuna herriko pertsonekin eta era guztietako elkarteekin; gobernu taldea osatzen duten EAJ-PNVko zinegotzi guztiek beren onena eman dute eta lan koordinatua egin dute proposamen edo eskariren batekin hurbildu zaizkigun pertsona guztiei edo Udalera joan diren pertsona guztiei erantzun egokia emateko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25