Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/28

Asier Larrabe izango da, oraingoan ere, Gamiz-Fikako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburua

“Garrantzitsua da kalean egotea, herritarren kezkak entzutea, herritarrekin egotea”, azpimarratu du hautagai jeltzaleak

rss Ezagutzera eman
Asier Larrabe izango da, oraingoan ere, Gamiz-Fikako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburua

ARGAZKIA JAITSI

Asier Larrabe Uriartek bere uri erakundeko alderdikideen babesa jaso zuen Gamiz-Fikako EAJ-PNVk atzo egin zuen Uri Batzarrean. Larrabe herri honetako alkatea da, 50 urte ditu eta bi seme ditu. “Gamiz-Fikako herritarrek beren botoekin babestea nahi dugu, udalerri honetan bizi diren guztien bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzen jarraitzeko”, baieztatu du Larrabek.

Larrabe Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da eta erronka berri honi “ilusio handiz eta gauza handiak egiten jarraitzeko borondatearekin” ekin nahi dio. Lan egiteko orduan hurbiltasunaren garrantzia azpimarratu nahi du: “Garrantzitsua da kalean egotea, herritarren kezkak entzutea, herritarrekin egotea”, azpimarratu du.

Oraingo alkatearentzat legealdiko lehen bi urte hauek onak izan dira hainbat alderditik. “Ahalegin handia egiten ari gara, udal taldearen aldetik, saneamendua eraberritzeko. Partzuergoarekin lankidetzan, urte betean egitea espero dugu. Gainera, ura eramateko bigarren mailako sareko hodi guztiak berriztatu ditugu”. Hautagaiak beste lan batzuk ere azpimarratu nahi ditu Gamiz-Fikarentzat hobekuntzak ekarriko dituztelakoan. “Eraikin berean izango ditugu bilera gela, taberna eta erretiratuentzako eta umeentzako ludoteka-gunea. Bultzada handia emango diogu herriari”.

Azpimarratu nahi dituen gaien artean ere badaude kudeaketa eta oinarrizko zerbitzuak, besteak beste herriguneetako garbiketa eta kaleko altzariak egoera onean mantentzea. “Horiek denak dira beharrezkoak Gamiz-Fika moduko herri batean. Egunero saiatzen gara herritarren bizitza kalitatea hobetzen, zaila da denengana heltzea baina gure aldetik ahalegin hori egunero eta etengabe egiten dugu”.

Hautagai jeltzaleak ez du esan gabe utzi nahi izan “jarduera horiek guztiak eta beste hainbat gehiago” burutu ahal izan dituztela eguneroko lanean “lankide ditudan zinegotzi eta udal langileen ahaleginari esker. Bizi diren udalerria maite duten pertsona zintzoez inguratuta egotea funtsezkoa da horiek konpromiso guztiak bete ahal izateko”. “Lantalde bikaina daukat” azpimarratu du. “Langileengandik hasita, arkitektoa, idazkaria eta laguntzaile guztiak. Denak dira bikain-bikainak”.