Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/04

Igor Agirre berraukeratu dute Mallabiko alkategai

Hautagai jeltzaleak onartuko duen erronkarik handiena izango da udal zerbitzuak eta herritarren bizitza kalitatea hobetzea

rss Ezagutzera eman
Igor Agirre berraukeratu dute Mallabiko alkategai

ARGAZKIA JAITSI

Mallabiko EAJ-PNVk aho batez erabaki zuen joan den otsailaren 14ean Igor Agirre izango dela 2019ko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia. Agirre da gaur egun Durangaldeko herri honetako alkatea.

Igor Agirrek oso esperientzia zabala dauka udal esparruan. Azken legealdi honetan alkate izan da eta zortzi urtetan, oposizioan, Hirigintza, Ongizate eta Auzoetako zinegotzia izan da baita ere. Hautagai jeltzaleak ondo baino hobeto daki bere herrikideentzat zer nahi duen eta ahalegin guztiak egingo ditu bere helburua lortzeko. Onartuko duen erronkarik handiena izango da udal zerbitzuak eta herritarren bizitza kalitatea hobetzea.

Mallabiko alkateak, halaber, EAJ-PNVko alderdikideen partetik jaso duen babesa eskertu nahi du. “Lortu ditugunak lortu ditugu Udalean Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatzen dugun taldean elkarrekin egin ditugulako. Lantalde bikaina da, indartsua, batua eta ilusioz betea”.

“Mallabia nabarmen aldatu da azken hiru urteotan. 2015etik aurrera herritarrek hainbat hobekuntza ikusi dituzte udalerriko auzo guztietan. Horien artean azpimarratu behar da, esate baterako, zuntz optikoa sartu dela herrigunean eta herriko enpresa guztietan”, aipatu du alkategaiak. Mallabiari bestelako itxura atseginagoa emango dioten hobekuntzak aipatu nahi izan ditu baita ere. “Aldundiarekin eta URArekin hitzarmen bat izenpetu dugu espaloi berria egiteko eta bere azpitik saneamendua eta hodi biltzailea sartzeko. Horrela, araztegia herritik kendu ahal izango dugu”. Etorkizunera begira, Igor Agirrek Mallabia hazi arazteko eta herritarrentzako ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzeko proiektuak eta ideiak pentsatu nahi ditu.

Alkategaiak 45 urte ditu, ezkondua da eta alaba baten eta seme baten aita da, laborategiko teknikaria da eta 18 urte daramatza teknologia zentro batean lan egiten. Halaber, mendiko txirrindularitza praktikatzen du ahal duen guztietan eta, uda sasoian, trokak jaistea du gustuko.