Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/06
Aitor Sorriketa Larrea, Bediako Alkatetzarako hautagaia
Udalean 15 urtez lanean aritu izanak, udalerrian EAJ-PNVren proiektuaren buru izaten jarraitzeko aukera eman dio
Bediako EAJ-PNVren Udal Batzarrak, martxoaren 9an, Aitor Sorriketa Larrea izendatu zuen aho batez 2019ko maiatzeko udal-hauteskundeetarako EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagai. Egungo alkateak 15 urtez Udalean egin duen lana dela eta, Bediako afiliazioak konfiantza jarri du berriro ere Sorriketarengan Arratiako herri honetan proiektu jeltzalea bide onetik eramateko.
Agintaldi honetan zehar, Errekaondo kalean oinezkoak lehenetsi dituen urbanizazioa amaitu da. Ildo berean, aurten Jauregi-Yeuri auzoa oinezkoentzat jartzeko urbanizazio-lanak hasiko direla aurreratu du hautagaiak; “lanak hainbat fasetan gauzatuko dira”, gaineratu du. Kasu honetan ere lehentasuna dutenak pertsonak izango dira, eta ez ibilgailuak. Era berean, egungo agintaldian zehar, gobernu-taldeak Bediako lehen Gazteria Plana bultzatu du, eta, gaur egun, galdeketa bat egiten dihardute 60 urtetik gorako herritarren artean, horien beharrak ezagutze aldera. “Diagnostiko bat egin nahi dugu, gure adineko pertsonak nola bizi diren jakiteko. Helburua beraien herrian bertan bizi-kalitate aktiboa eta osasuntsua izatea ahalbidetuko duen ingurune bat sortzea da”, azaldu du Aitor Sorriketak.
Etorkizuneko proiektuak oraindik zehaztu gabe egon arren, hautagaiak, alkate bezala berrautatua izanez gero, “Jauregi-Yeuri asmo handiko proiektua bultzatzen” jarraituko duela aurreratu du. Gainera, Zinbe enpresa dagoen orubea inguruko bizilagunei zerbitzua emango dien aparkaleku bilakatzeko beharrezkoak diren kudeaketak burutzen jarraituko dutela adierazi du. “Instalazioak, zaharkituak eta erabilerarik gabekoak, ez dute inolako erabilgarritasunik eta ezin da inolako jarduerarik bultzatu bateraezina delako hurbileko etxebizitzekin”, argitu du.
Udal antolaketaren ahobatezko babesarekin, Sorriketak, berrautaketa honekin, Alkatetzarako bosgarren hautagaitzari (2003ko, 2007ko, 2011ko, 2015eko eta 2019ko udal-hauteskundeak) egingo dio aurre, “umiltasun, errespetu eta harrotasunarekin”. Hala, “lorpenak, Udalean Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatzen dugun zinegotzi-taldearen lan handi eta ordenatuari esker eraman ditugu aurrera”, adierazi du hautagaiak; “indarra, batasuna eta ilusioa dituen talde handia”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25